
177. zk., 2025eko irailaren 18a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (141 KB - 4 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3906
1315/2025 EBAZPENA, uztailaren 29koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez deialdia egiten baita Galdakao-Usansoloko Ospitaleko (Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratua) osasun-prestakuntza espezializatuko ikasketaburuaren eginkizunak lehiaketa bidez betetzeko, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan.
Beharrezkoa denez Galdakao-Usansoloko Ospitaleko (Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratua) osasun-prestakuntza espezializatuko ikasketaburuaren eginkizunak betetzea, deialdi honetan aplikagarriak dira Euskal Autonomia Erkidegoan osasun-prestakuntza espezializatuko sistemaren antolamenduari buruzko 2012ko martxoaren 6ko 34/2012 Dekretuaren 12tik 18ra bitarteko artikuluak, baita horren Hirugarren Xedapen Gehigarrian adierazitakoak ere.
Bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan eta Euskal Autonomia Erkidegoan osasun-prestakuntza espezializatuko sistemaren antolamenduari buruzko 2012ko martxoaren 6ko 34/2012 Dekretuan xedatutakoarekin, Zuzendaritza Nagusi honek erabaki du lanpostu hori lehiaketa bidez betetzeko deialdi publikoa iragartzea, honako oinarrien arabera:
OINARRIAK
1.– Xedea.
Deialdi honen xedea da Galdakao-Usansoloko Ospitalean (Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratua) osasun-prestakuntza espezializatuko ikasketaburuaren eginkizunak betetzea, lanpostu bati espezifikoki esleitu gabeak. 2012ko martxoaren 6ko 34/2012 Dekretuaren 15. artikuluan jasotakoari jarraiki, lanaldiaren % 10 eko gutxieneko dedikazioa ezartzen da. Deialde honen xede diren ikasketaburuaren eginkizunei dedikatu beharrekoa lanaldiaren % 30 izango da.
2.– Parte hartzeko baldintzak.
Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute baldintza hauek betetzen dituztela frogatzen dutenek:
– Plantillako langile finkoa izatea (estatutupekoa, funtzionarioa edo langile lan-kontratuduna), Osakidetzako fakultatibo espezialista mediko teknikoa.
– Gutxienez lau urteko lan-esperientzia izatea A1 lanbide-taldean.
– Zerbitzu aktiboko egoera administratiboan egotea.
3.– Merezimenduen baremoa (gehienez, 100 puntu).
Merezimenduen balorazioak bi fase izango ditu:
A) Proiektua eta defentsa (gehienez, 50 puntu). – Hautaketako Batzordearen aurrean proiektu-memoriaren jendaurreko azalpena egitean datza, Galdakao-Usansoloko Ospitaleko ikasketaburutzaren kudeaketari buruzkoa, eta hautagaiekin elkarrizketa bat egitea. B) Merezimenduen balorazioa (gehienez, 50 puntu). Puntuazioa honela banatuko da:
4.– Euskararen ezagutza (gehienez, 10 puntu).
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan euskararen erabilera normalizatzeko martxoaren 18ko 67/2003 Dekretuak eta berau garatzen duten arauek xedatutakoaren arabera egingo da balorazioa.
5.– Eskabideak aurkezteko epea eta modua.
Interesdunek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakaoko ESIko Langileen Zuzendaritzara bidali beharko dituzte eskabideak (Labeaga auzoa 46A, Galdakao, Bizkaia). Horretarako 20 egun balioduneko epea izango dute, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Halaber, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako eran aurkeztu ahalko dira eskabideak.
Interesdunek Barrualde-Galdakaoko ESIko Langileen Zuzendaritzan aurkeztu beharko dute eskabidea, beren datu pertsonal guztiekin eta dokumentatutako curriculum vitaearekin batera. Dokumentu hauek aurkeztu beharko dira:
a) NANaren, pasaportearen edo gidabaimenaren fotokopia konpultsatua.
b) Funtzionario edo estatutupeko langile izendapenaren fotokopia konpultsatua edo, hala badagokio, langile lan-kontratudun finkoa dela egiaztatzen duen agiriarena.
c) Deialdia EHAAn argitaratu arte emandako zerbitzuen jatorrizko ziurtagiri eguneratua, dagokion kategoria adierazita.
d) Ikasketaburutzaren Kudeaketarako Proiektu-memoria, deialdi honen xede diren eginkizunei buruzkoa.
e) Merezimendu baloragarriak egiaztatzen dituzten dokumentu guztien fotokopia konpultsatua.
Osakidetzaren Curriculum Vitae aplikazio informatiko korporatiboan behar bezala baliozkotuta dauden alderdiak ez dira ziurtatu behar izango aurreko paragrafoan azaldu den moduan; hala ere, eskatzaileak horren berri eman beharko du eskabidean.
6.– Hautaketa Batzordea.
Euskal Autonomia Erkidegoan osasun-prestakuntza espezializatuko sistema arautzen duen 2012ko martxoaren 6ko 34/2012 Dekretuaren 16.3 artikuluarekin bat etorriz, Hautaketa Batzordea Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiak izendatuko du.
Hautaketa-batzorde bat eratuko da, 6 kidez osatua: batzordeburua, idazkaria eta 4 batzordekide.
– Barrualde-Galdakaoko ESIko Arreta Integratuko zuzendaria; batzordeburua izango da.
– Euskal Autonomia Erkidegoko osasun-prestakuntza espezializatuko ikasketaburu bat.
– Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko osasun-prestakuntza espezializatuko ikasketaburu bat.
– Galdakao-Usansoloko Ospitaleko (Barrualde-Galdakaoko ESIa) Irakaskuntza Batzordean aritzeko izendapena duen akreditatutako fakultatibo tutorea.
– Osasun Saileko Irakaskuntza eta Lanbide-garapeneko zerbitzuburua.
– Barrualde-Galdakaoko ESIko langileen zuzendariordea idazkaria izango da.
Akta egingo da Hautaketa Batzordea biltzen den bakoitzean. Aktan, hauek jaso behar dira: izangaien izenak, baremazio-irizpideak, merezimenduen baremoaren ataletako bakoitzean emandako puntuazioak eta guztira lortutako puntuazioa.
Euskal Autonomia Erkidegoaren osasun-prestakuntza espezializatuko sistemaren antolamenduari buruzko martxoaren 6ko 34/2012 Dekretuaren 16.3 artikuluaren arabera, Hautaketa Batzordeak izendapen proposamen bat egingo dio zentroko gerenteari, eta horrek, proposamenarekin bat etorriz, aukeratutako hautagaia izendatuko du. Zentroko zuzendari-gerenteak zuzendari nagusiari emango dio izendapenaren berri, jakinaren gainean egon dadin.
7.– Hautaketa-prozedura.
Hautaketa Batzordeak dokumentazioa baloratuko du, betiere izangaiek behar den epean eta moduan aurkeztu badute.
Ezin izango dira baloratu, inolaz ere, deialdia EHAAn argitaratzen den egunean eskuratu gabe dauden merezimenduak, ez eta eskabideak aurkezteko epea amaitu aurretik behar bezala alegatu eta egiaztatu ez direnak ere.
Izangaien balorazioa egindakoan, eta berau kontuan hartuta, dagokion izendapena egiteko proposamena aurkeztuko da. Lanpostua hutsik utz dezake Batzordeak, betiere aurrez txosten arrazoitua eginez, baldin eta izangaiek betetzen ez badituzte bete beharreko baldintzak.
8.– Prozedurari amaiera ematen dion ebazpena.
Barrualde-Galdakaoko ESIko zuzendari-gerentearen ebazpenaren bidez amaituko da honen bidez hasitako prozedura, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
Ebazpen horrek ondorioak izango ditu EHAAn argitaratzen den egunetik aurrera, bertan besterik xedatu ezean.
9.– Ikasketaburuaren errendimenduaren aldizkako ebaluazioa.
Osasun Lanbideen Antolamenduari buruzko azaroaren 21eko 44/2003 Legearen 10. artikuluaren arabera, Ikasketa-buruei dagozkien eginkizunetan aritzeak kudeaketa klinikoan aritzea esan nahi du, eta horren ondorio zuzena da jardunean egindakoak eta izandako emaitzak ere aldiro aztertuko zaizkiola zeregin horretan ari denari.
10.– Ebazpen honen aurkako errekurtsoak.
Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko uztailaren 29a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MIREN LOREA BILBAO ARTECHE.
RSS