
177. zk., 2025eko irailaren 18a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (97 KB - 1 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
3905
EBAZPENA, 2025eko irailaren 11koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non argitaratzen baita María Merino Maestre lehiakideak gainditu egin duela 2025eko apirilaren 14ko Ebazpenak dei egindako hautapen prozesua, «Estatistika eta Ikerkuntza Operatiboa» jakintza arloan irakasle osoko plaza bat betetzeko.
Errektore honek ebatzi du María Merino Maestre andrea Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle osoa gisa kontrata dadila. NAN zk.: ***6565**, Kodea: PLC8L1 – D00342-2. Jakintza arloa: Estatistika eta Ikerkuntza Operatiboa. Saila: Matematika. Ikastegia: Zientzia eta Teknologia Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: Hirueleduna (eusk/ing/gaz) Arduraldia: osoa. Burutu beharreko zereginak: «Programazio Matematikoa».
Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta bigarren egunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.
Leioa, 2025eko irailaren 11.
Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2025eko urtarrilaren 30ekoa, errektorearena; 2025-02-19ko EHAA).
Irakasle-ikertzaileen errektoreordea,
EFREN ARESKURRINAGA MIRANDONA.
RSS