Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

177. zk., 2025eko irailaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3904

1404/2025 EBAZPENA, irailaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitaratzen baita Betetzeko Zailak diren lanpostuen EPEko lehiaketa-sistemaren eranskineko esleipendunen estatutupeko langile finkoaren izendapena, medikuaren kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Lehen Mailako Arretako Pediatria Unitateetako destinoetan.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 27ko 540/2025 Ebazpenaren bidez, onartu egin ziren betetzeko zailak diren lanpostuak 2025. urtean hornitzeko estatutupeko langile finko bihurtzeko lehiaketa-deialdiaren oinarri orokorrak (2025eko apirilaren 3ko EHAA, 65. zk.).

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 27ko 542/2025 Ebazpenaren bidez onartu egin ziren estatutupeko lotura finkoa lehiaketa-sistemaren bidez lortzeko hautaketa-probak arautuko zituzten oinarri espezifikoak fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide-taldeko medikuaren kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Lehen Mailako Arretako Pediatria Unitateetako destinoetan (2025eko apirilaren 3ko EHAA, 65. zk.).

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren irailaren 11ko 1404/2025 Ebazpenaren bidez, argitaratu egin da Betetzeko zailak diren lanpostuen EPEko lehiaketa-sistemaren bidez hautatutako izangaien behin betiko zerrenda eta destinoen esleipena medikuaren kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Lehen Mailako Arretako Pediatria Unitateetako destinoetan.

Bat etorriz martxoaren 27ko 540/2025 Ebazpenaren 12.1 oinarrian xedatutakoarekin, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da), hautatutako izangaien behin betiko zerrendako I. eranskineko esleipendunak estatutupeko langile finko izendatuko dira, eta medikuaren kategoriako Lehen Mailako Arretako Pediatria Unitateetako destinoak esleituko dira, webgunean argitara daitezen. Hortaz, langileen arloan indarrean dagoen legeriak emandako ahalmenez baliatuz,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– EHAAn argitaratzeko agintzea Betetzeko zailak diren lanpostuen EPEko lehiaketa-sistemaren I. eranskineko esleipendunak estatutupeko langile finko izendatu direla medikuaren kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Lehen Mailako Arretako Pediatria Unitateetako destinoetan.

Bigarrena.– Esleipendunek 2025eko irailaren 22an hartuko dute destinoaren jabetza.

Esleitutako destinoaren zerbitzu-erakundeko Langileen Zuzendaritzan hartu beharko dute destinoaren jabetza. Horretarako, izangaiek hitzordua eskatu beharko dute lehenbizi, eta egintzan dokumentazio hau aurkeztu:

– NANa, pasaportea edo gidabaimena edo dokumentu baliokidea Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko beste estatu kideren bateko nazionalitatea dutenentzat, edo Europar Batasuneko Itunaren arabera nahiz Espainiak berretsitako beste hitzarmen batzuen babesean nahiz lege arau baten bidez langileak estatu batetik beste batera libre ibiltzeko aukera aplikatzen zaien estatuetako nazionalentzat.

Espainiako nazionalitatea ez duten eta parte hartzeko eskubidea duten izangaiek nazionalitatea egiaztatzen duen dokumentua aurkeztu beharko dute, bai eta, beste estatu bateko nazional batekin lotura badute, harekin ahaidetasun-lotura dutela eta haren kontura bizi direla edo haren kargura daudela egiaztatzen duten dokumentuak ere. Era berean, ezkontidearen zinpeko aitorpena edo hitzematea aurkeztu beharko dute, non azken horrek adierazten duen ez dagoela ezkontidearengandik legez bananduta eta, hala badagokio, izangaia haren kontura bizi dela edo haren kargura dagoela.

– Elkargokide izatearen ziurtagiria, deialdiaren oinarri espezifikoetan hala eskatzen denean.

– Diziplina-espediente bidez izangaia administrazio publikoetako zerbitzuetatik kanporatuta ez dagoela eta eginkizun publikoetarako desgaituta ez dagoela adierazten duen zinpeko aitorpena edo hitzematea.

Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek, Espainiako estatuari buruzko aitorpenaz gain, zinpeko adierazpena edo hitzematea aurkeztu beharko dute, adierazteko ez daudela desgaituta edo egoera baliokidean, eta ez dutela diziplinazko zehapenik edo baliokiderik beren estatuan baldintza berberetan enplegu publikora iristea eragozten dienik.

– Destinoa normaltasunez betetzeko behar den gaitasun psikofisikoa egiaztatzen duen azterketa medikoaren agiria, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Prebentzio Zerbitzuak emana.

– Erantzukizunpeko adierazpena, Adingabearen Babes Juridikoari buruzko urtarrilaren 15eko 1/1996 Lege Organikoaren 13.5 artikulua betetzeari buruzkoa, eta, horrez gain, Sexu Delitugileen Erregistro Zentralaren ziurtagiria lortzeko baimena, urriaren 13ko 1314/2016 Ebazpenean xedatutakoaren arabera. Ebazpen horren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan adingabeekin ohiko harremana izatea dakarten lanpostuetan sartzeko eta jarduteko betekizunari buruzko jarraibide osagarriak onartzen dira.

Hirugarrena.– Lanpostua jabetzan hartzeko ezarritako egunean aipatutako agiriekin bertaratzen ez direnak edo agiri horiek aztertuta antzematen bada betebeharren bat betetzen ez dutela, ezingo dira jabetu estatutupeko langile gisa esleitu zaien destinoaz. Ondorioz, deuseztatuta geratuko dira jarduerak, eta hori ez da eragozpena izango hasierako eskabidean faltsukeriaren bat jartzeagatik izan dezaketen erantzukizuna eskatzeko.

Era berean, interesdunei jakinarazten zaie, ez badira bertaratzen lanpostuaz jabetzeko ekitaldira dagokion egunean edo, hala badagokio, emandako luzapenean, galdu egingo dutela hautaketa-proben ebazpenetan aitortu zitzaizkien eskubideak.

Azaldutakoaren arabera lanpostuaz jabetzen diren izangaiak dagokion zerbitzu sanitarioetako erakundean hasi beharko dira lanean, eginbidea bete eta hurrengo egunean.

Laugarrena.– Hautaketa-prozesuko oinarri orokorretako 17. atalean ezarritakoaren arabera, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko irailaren 11.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MIREN LOREA BILBAO ARTECHE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala