
177. zk., 2025eko irailaren 18a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (141 KB - 2 orri.)
- EPUB (119 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
HEZKUNTZA SAILA
3903
AGINDUA, 2025eko irailaren 4koa, Hezkuntzako sailburuarena, 2022ko irailaren 22ko eta azaroaren 30eko aginduen bidez deitutako iraupen luzeko salbuespenezko prozesuan hautatutako izangai berriak karrerako funtzionario izendatzen dituena, errekurtsoak baiestearen ondorioz.
Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko eta azaroaren 30eko aginduen bidez (2022-09-30eko eta 2022ko abenduaren 12ko EHAA), aldi baterako enplegua egonkortzeko ezohiko prozesurako deialdia egin zen kidego hauetan: Bigarren Hezkuntzako Irakasleak, Hizkuntza Eskola Ofizialak, Musika eta Arte Eszenikoak, Arte Plastikoak eta Diseinua, Maisu-Maistrak eta Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoak (desagertzear daudenak), bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako Sektore Berezietako Irakasle Espezialistak ere.
Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren hainbat epairen eta Hezkuntzako sailburuaren aginduen bidez, baietsi egin dira Hezkuntzako sailburuaren 2023ko ekainaren 21eko Aginduaren aurka zenbait hautagaik jarritako errekurtsoak.
Horren ondorioz, honako jarduketa hauek egin dira:
Langileak Kudeatzeko zuzendariak 2025eko ekainaren 9ko Ebazpena eman du (zuzendari beraren ekainaren 30eko Ebazpenaren bidez zuzendua), Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2023ko ekainaren 5eko Ebazpenak aldatzen dituena (2023ko ekainaren 16ko Ebazpenaren bidez zuzenduak). Ebazpen horiek, hain zuzen ere, argitara eman zituzten, hurrenez hurren, izangaiek lortutako behin betiko puntuazioak, Langileak Kudeatzeko Zuzendaritza Unitateek barematu beharreko merezimenduak eta lehiaketako puntuazio orokorrak.
Hezkuntzako sailburuaren 2025eko ekainaren 12ko Aginduaren bidez (sailburu beraren 2025eko uztailaren 7ko Aginduaren bidez zuzendua), bosgarren aldiz aldatu zen Hezkuntzako sailburuaren 2023ko ekainaren 21eko Agindua, eta bertan zerrendatzen diren hautagaiak hainbat espezialitatetako hautatutzat jo ziren.
2025eko ekainaren 12ko Aginduan hautatutako pertsonek aipatutako deialdietan parte hartzeko ezarritako baldintza orokorrak zein espezifikoak betetzen dituztela egiaztatu ondoren, eta azterketa medikoa gainditu ondoren, bidezkoa da karrerako funtzionario izendatzea, baietsitako errekurtsoak betetzeko. Hala ere, ezinbesteko arrazoiengatik azterketa medikoan ebaluatu ezin izan direnen kasuan, izendapena atzeratu egingo da, azterketa gainditu arte.
Azaldutakoaren arabera, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Hezkuntzako sailburuaren 2023ko azaroaren 21eko Aginduaren I. eranskina aldatzea (Agindu horren bidez, Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko Aginduaren bidez deitutako iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuan hautatutako izangaiak karrerako funtzionario izendatu ziren), honako hauek sartzeko:
Kidegoa: Bigarren Hezkuntzako Irakasleak.
Espezialitatea: Lan-prestakuntza eta Orientabidea.
(Ikus .PDF)
Kidegoa: Bigarren Hezkuntzako Irakasleak.
Espezialitatea: Informatika.
(Ikus .PDF)
Agindu honen bidez izendatutako pertsonak karrerako funtzionario gisa sartutzat joko dira 2023ko abenduaren 1etik aurrera.
Bigarrena.– Ezinbesteko arrazoiengatik aipatutako aginduen 8.3 eta 8.4 oinarrietan aurreikusitako azterketa medikoan ebaluatu ezin izan diren pertsonak karrerako funtzionario izendatzea atzeratzea, eta izendapena azterketa horretan gaitzat jotzearen baldintzapean uztea:
(Ikus .PDF)
Hirugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Interneteko helbide honetan argitaratuko da: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-saila /
AZKEN XEDAPENA
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko irailaren 4a.
Hezkuntzako sailburua,
MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.
RSS