
176. zk., 2025eko irailaren 17a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (139 KB - 7 orri.)
- EPUB (484 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
3901
EBAZPENA, 2025eko uztailaren 24koa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen baita 2022ko uztailaren 6ko Ebazpenaren babesean emandako dirulaguntzen zerrenda. Ebazpen horren bidez, gas naturalaren prezio altuek eragindako industria-sektoreko enpresentzako laguntza-programaren oinarri arautzaileak onartu, deitu eta argitaratzen dira.
AURREKARIAK
2022ko uztailaren 28an, EEEko zuzendari nagusiaren 2022ko uztailaren 6ko Ebazpena argitaratu zen EHAAren 145. zenbakian. Ebazpen horren bidez, gas naturalaren prezio altuek eragindako industria-sektoreko enpresentzako laguntza-programaren oinarri arautzaileak onartu, deitu eta argitaratu ziren.
Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2 artikuluak adierazten duenez, EHAAn argitaratuko dira laguntzak emateko ebazpenak eta haien aldaketak, salbu eta laguntzak eta dirulaguntzak arautzen dituzten arauek beste moduren bat ezartzen badute.
Gorago adierazitako guztiagatik, eta Energiaren Euskal Erakundearen dirulaguntzei lotutako jardunak eskatzen duen publikotasun-printzipioa betetzeko xedez, hau
EBAZTEN DUT:
Gas naturalaren prezio altuek eragindako industria-sektoreko enpresentzako laguntzen programaren babesean emandako dirulaguntzen zerrenda argitaratzea, eranskinean agertzen den bezala.
Bilbao, 2025eko uztailaren 24a.
Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,
MIKEL AMUNDARAIN LEIBAR.
RSS