
176. zk., 2025eko irailaren 17a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (270 KB - 24 orri.)
- EPUB (127 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
3893
AGINDUA, 2025eko irailaren 2koa, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, nagusiki gaztelania darabilten hedabideetan (eguneroko prentsan eta uhin bidezko irratietan) eta internet bidez notiziak euskaraz ere ematen dituzten berri-agentzietan, euskararen erabilera areagotzeko dirulaguntzak, 2025. urtean.
Lehendakariaren ekainaren 23ko 18/2024 Dekretuak Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatu eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatu zituen. Dekretu horren 6. artikuluak, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailari, besteak beste, hizkuntza politika eta euskararen sustapenaren inguruko egitekoak izendatu zizkion.
Bestalde, azaroaren 26ko 389/2024 Dekretuak (EHAA, abenduaren 3koa, 235. zk), Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duenak, zeregin hau ezarri zion Hizkuntza Politikako Sailburuordetzari 13.2.g) artikuluan:
Azaroaren 24ko 10/1982 Legea (Euskararen erabilera normalizatzeko oinarrizkoa) eta gainerako xedapen osagarriak egoki garatzen eta aplikatzen direla zaintzea, hargatik eragotzi gabe Administrazioko beste organo batzuek horretarako espezifikoki dituzten egitekoak. Esleitutako jardun-eremuan, euskararen erabilera normalizatzeko xedez, arreta berezia jarriko du sailburuordetzak botere publikoek xedapen orokorrak bete ditzaten, baita Eusko Jaurlaritzaren jarraibideak eta Euskararen Aholku Batzordearen gomendioak ere, eta betetze-maila ebaluatuko du.
Era berean, Euskara Sustatzeko Zuzendaritzari, 15.2 artikuluan, egiteko hauek esleitzen zaizkio:
a) Euskarak hedabideetan duen presentzia sustatzeko ekimenak bultzatzea.
b) Euskarazko hedabideak indartzeko eta sustatzeko ekimenak bultzatzea.
Beste konpromiso bat da 2024ra arte indarrean egon den Euskararen Agenda Estrategikoa berritzea. Agendak hizkuntza politikaren lan-ildoak zehazten ditu; hau da, euskararen eta hizkuntza-bizikidetzaren eremuan zehaztutako konpromisoak eta ekimenak biltzen ditu. Orain artean Agendan aipatu izan diren helburuetan bete-betean du egitasmo honek kokalekua. Besteak beste, euskal herritarren euskararen transmisioa areagotzea eta euskal herritarren euskararen erabilerak eta kalitateak aurrerapenak egitea kulturan, kirolean, ingurune digitalean, hedabideetan...
Halaber, 2025eko otsailaren 27an, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak 2025-2028 epealdiko Dirulaguntza Plan Estrategikoa (DPE) onartu zuen. Martxoaren 12an, Gobernu Kontseiluak onartu ondoren, saileko webgunean argitaratu zen. Plan Estrategikoa oinarrizko betebeharra da eta dirulaguntzak ezarri baino lehen izan behar du indarrean. Bai plan hori (Estrategikoa), bai urtez urte onartzen den Urteko Dirulaguntzen Plana (UDP), sailaren politika antolatzeko tresna dira biak ala biak. Izan ere, gizartearen intereserako edo gizarteak erabiltzeko den jarduera bat sustatzea edo helburu publikoren bat lortzea jomuga duten jardun-arloetan dirulaguntzen bidez laguntzeko tresnak dira. Aipaturiko DPE horretan eta 2025eko UDP horretan jasota dago dirulaguntza-deialdi hau argitaratzea.
Jarriak dituen zereginak betetzeko, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak urtero-urtero deitu eta ebatzi izan ditu arloz arloko laguntza-deialdiak. Horien artean, aipatzekoa da euskarazko hedabideak sendotu, garatu eta normalizatzeko dirulaguntza-deialdia (Hedabideak deialdia).
Dirulaguntza-deialdi horri kalterik egin gabe, oraingo Aginduaren bidez, nagusiki gaztelania darabilten hedabideetan eta internet bidez notiziak euskaraz ere ematen dituzten berri-agentzietan, euskararen presentzia indartu nahi da, 2019tik aurrera egin dena mantenduz: eguneroko prentsan, bai paperezko edizioan bai edizio digitalean, uhin bidezko irratietan eta internet bidez notiziak euskaraz ere ematen dituzten berri-agentzietan.
Hori guztia kontuan izanik, hauxe
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Xedea.
Agindu honen xedea da nagusiki gaztelania darabilten hedabideetan (eguneroko prentsan eta uhin bidezko irratietan) eta internet bidez notiziak euskaraz ere ematen dituzten berri-agentzietan, euskararen erabilera areagotzeko dirulaguntzak emateko oinarriak ezartzea eta deialdia egitea.
2. artikulua.– Dirulaguntza-lerroak eta baliabide ekonomikoak.
1.– Dirulaguntza hauetara bideratutako zenbateko osoa 1.000.000 eurokoa da.
2.– Deialdi honetan jasotako laguntza-ildoak kontuan hartuta, zenbateko osoa honela banatuko da:
a) A multzoa: nagusiki gaztelania darabilten eguneroko prentsa, egunkariak eta edizio digitalentzako laguntzak. Zuzkidura: 900.000 euro. Era berean, dirulaguntza lerro hau bi azpimultzotan banatua da:
A1. azpimultzoa: nagusiki gaztelania darabilten paperean inprimatutako egunkariak. Zuzkidura: 450.000 euro.
A2. azpimultzoa: nagusiki gaztelania darabilten paperean inprimatutako egunkarien edizio digitalak. Zuzkidura: 450.000 euro.
b) B multzoa: internet bidez notiziak euskaraz ere ematen dituzten berri-agentziak. Zuzkidura: 50.000 euro.
c) C multzoa: osorik euskara hutsean emititzen ez duten uhin bidezko irratiak. Zuzkidura: 50.000 euro.
3.– Dena den, Ebazpen-proposamena lantzerakoan, organo kudeatzaileak, multzo bakoitzean dauden diru-baliabideak kontuan izanik, multzo jakin batean diru soberakina izan eta besteren batean diru-falta balego, diru-soberakinen birbanaketa egitea proposatuko dio Hizkuntza Politikarako sailburuordeari.
Birbanaketa hori egiterakoan A2 azpimultzoak izango du lehentasuna eta, multzo horren premiak bete ondoren, gainontzeko multzoenak beteko dira, hurrenkera honetan A1, B eta C. Horrela jasoko da organo kudeatzaileak Hizkuntza Politikarako sailburuordeari egingo dion proposamenean, azken horrek dagokion erabakia har dezan.
Diru hori Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorretako aurrekontu-sail batean adieraziko da.
3. artikulua.– Denbora-eremua.
Diruz lagundu daitekeen proiektua edo jarduera 2025. urtean garatu beharko da, hau da, urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean.
4. artikulua.– Onuradun izateko betekizunak.
1.– Deialdiaren xede diren laguntzak jaso ahal izango dituzte eguneroko informazioa ematen duten komunikabideen titularrek, baldin eta betekizun hauek betetzen badituzte:
a) Eguneroko informazioa ematen duten komunikabide pribatu jeneralistak, mota hauetakoak:
– Prentsa idatzia.
– Hedabide natibo digitalak.
– Irratiak.
– Berri-agentziak.
b) Hauek dira laguntza-modalitate honen hartzaileak: Europar Batasuneko, Europako Esparru Ekonomikoari buruzko Akordioa sinatu duen edozein estatutako naziotasuna edo helbide soziala duen pertsona juridiko pribatu guztiak, eta Agindu honen 2. artikuluan aipaturiko egitasmoak burutzen badituzte.
c) EAEn egoitza edo lurralde-ordezkaritza izatea.
d) EAEko biztanle guztientzat eguneroko gaurkotasuneko gertakariei buruzko informazioa eta interes orokorreko edukiak eskaintzea, edo bere eremuko biztanleentzat interes orokorreko tokiko edo eskualdeko edukiak eskaintzea.
2.– Aurreko atalean aurreikusitakoaz gain, onuradunek baldintza hauek ere bete beharko dituzte:
a) Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan, bai zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bai dirulaguntzak itzultzeari buruzko 2023ko otsailaren 13ko Aginduak xedatutakoa aplikatuz.
b) Dirulaguntzak itzultzeagatiko betebeharrak ordainduak izatea Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan, bai zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bai dirulaguntzak itzultzeari buruzkoak betetzen direla egiaztatzeari buruzko 2023ko otsailaren 13ko Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren Aginduan ezarritakoaren arabera.
c) Eskatzaileak, artikulu honetan jasotako betekizun orokorrez gain, laguntza eskatzen duen dirulaguntzaren multzoaren edo azpimultzoaren betekizun espezifikoak bete beharko ditu.
3.– Erakunde hauek ezingo dute agindu honetan aurreikusitako dirulaguntzarik eskuratu:
a) Epai irmo baten bidez dirulaguntza zein laguntza publikoak jasotzeko aukerarik gabe zigortutakoak edo prebarikazioagatik, funtzionario-eroskeriagatik, ondasun publikoak bidegabe eralgitzeagatik, influentzia-trafikoagatik, iruzur egiteagatik eta legearen aurkako ordainarazpenengatik edo hirigintza-delituengatik epai irmo baten bidez zigortutakoak.
b) Hartzekodunen konkurtso boluntarioa deklaratzeko eskaria egin dutenak, prozeduraren batean kaudimengabetzat hartutakoak, hartzekodunen konkurtsoan deklaratuta daudenak –konkurtso horretan hitzarmen bat indarrean jarri bada salbu–, epailearen esku-hartzearen mende daudenak edo uztailaren 9ko 22/2003 Konkurtso Legearen arabera desgaituta daudenak, hartzekodunen konkurtsoa sailkatzeko epaian finkatutako desgaitze-aldia oraindik amaitu gabe dagoelarik.
c) Administrazioarekin egindako kontraturen bat ebazpen irmoz suntsiarazteko arrazoiak sorrarazi eta haien errudun deklaratu izan direnak.
d) Pertsona fisikoak, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen ordezkari direnak, egoera hauetakoren batean badaude: Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legean aurreikusitako bateraezintasunen araubideko egoeraren batean eta Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Haien Interes Gatazkak Arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legean aurreikusitako egoeraren batean. Edo Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapen bidezko kargu batean daudenak, arau horretan edo gai hauek arautzen dituen arau autonomikoan ezarritakoaren arabera.
e) Egoitza fiskala paradisu fiskaltzat erregelamenduz deklaratutako herrialde edo lurralde batean dutenak.
f) Dirulaguntzak organo emaileari berreskuratu behar izateagatik sortutako obligazioen ordainketa egunean ez dutenak, erregelamenduz zehazten diren terminoetan.
g) Ebazpen irmo bidez dirulaguntzak eskuratzeko aukera galtzeko zehapena jaso dutenak lege honen edo hala ezartzen duten beste lege batzuen arabera. Zehazki, ezingo dira dirulaguntzen onuradun edo entitate laguntzaile izan sexuan oinarrituta diskriminatzeagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik administrazio- edo zigor-zehapenen bat ezarri zaien pertsona fisikoak eta juridikoak, dagokion zehapenean ezarritako denbora-tarte osoan.
Halaber, laguntza eta dirulaguntzetatik kanpo geratuko dira estatu-araudiaren arabera berdintasun-plan bat indarrean izan behar duten arren halakorik ez duten enpresak, eta estatu-legediak emakumeen eta gizonen berdintasunaren esparruan finkatzen duen moduan sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko neurriak ezarri dituztela egiaztatzen ez duten 50 langiletik gorako enpresak.
h) Ekonomia zirkularra bultzatzeko hondakinen eta lurzoru kutsatuen apirilaren 8ko 7/2022 Legean edo Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean aurreikusitakoaren arabera, arau-hauste astun edo oso astun batengatik, eta administrazio-bideko ebazpen irmo baten bidez, zehatuta dauden pertsona fisiko edo juridikoak, publiko edo pribatuak, harik eta behar diren neurri zuzentzaileak hartu eta zehapena ordaindu arte.
i) Desgaitasuna duten pertsonentzat legez ezarritako erreserba-kuota betetzen ez dutenak, eta hori betetzeko neurri alternatiboak abian jarri direla egiaztatu gabe.
j) Kapital gehiena publikoa eta gainera fundazio-ondarea edota gobernu- edo zuzendaritza-partaidetza nagusiki publikoa duten entitateak.
k) Burutu nahi den egitasmoa egin ahal izateko jabetza intelektualari loturiko elementuen ustiapen-eskubideen jabe ez direnak.
l) Nolanahi ere, ez dute laguntza mota honetan sarbiderik izango eta, ondorioz, kanpoan utziko dira Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak, Nafarroako Gobernuak eta Euskararen Erakunde Publikoa / Office Public de la Langue Basquek hizkuntza normalkuntzarako sinatutako hitzarmen markoaren baitan 2025eko dirulaguntzen deialdian onuradun direnak.
m) Transen berdintasun erreal eta eraginkorrerako eta LGTBI pertsonen eskubideak bermatzeko otsailaren 28ko 4/2023 Legearen 82. artikuluan jasotako kasuren batean daudenak.
4.– Aurreko ataletan adierazitako baldintzak eskabidea aurkezten denetik dirulaguntza likidatu arte bete beharko dira.
5.– Nolanahi ere, kanpoan geratzen dira titulartasun publikoa duten komunikabideak eta, gaurkotasuneko informazio orokorraren ordez, informazio espezializatua eskaintzen duten komunikabide pribatuak (kirol, zientzia, osasun, ekonomia, irrati formula musikal, edo beste edozein motatako eduki tematikoak) eta iritzi- edo entretenimendu-edukiak.
5. artikulua.– Eskabideak aurkeztea.
1.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hilabeteko epean aurkeztu ahal izango dira eskabideak.
2.– Interesdunak behartuta daude eskabideak elektronikoki izapidetzera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Interesdunek eskabidearen izapide guztiak eskatu, kontsultatu eta egin ahal izango dituzte EAEko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren bitartez, helbide hauetan:
a) A multzoa:
– A1 multzoa: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1011637
– A2 multzoa: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1011638
b) B multzoa: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1011639
c) C multzoa: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1011640
3.– Eskaeraren ondorengo izapideak gune elektroniko honetan egingo dira: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta/.
4.– Eskatzaileek nahi duten hizkuntzan, euskaraz edo gaztelaniaz, aurkez ditzakete eskabideak eta haiei lotutako dokumentazioa. Halaber, dirulaguntza eskaeraren ondoriozko jardunetan eta prozedura osoan, eskatzaileak hautatutako hizkuntza erabiliko da, Euskararen Erabilera Arauzkotzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 5.2.a) eta 6.1 artikuluetan ezarritakoari jarraituz.
5.– Eskatzaile bakoitzeko eskaera bakarra onartuko da multzo bakoitzean. Erakunde berak eskabide bat baino gehiago aurkezten badu, elektronikoki aurkeztutako azkena bakarrik hartuko da kontuan. Lehendik erregistratuta dagoen eta ebatzi gabe dagoen eskaera bat duenak beste eskaera bat aurkezten badu, automatikoki atzera egingo du eskaera horretan, eta amaitu egingo da prozedura. Atzera egiteko ebazpena emango da, legez ezarritako baldintzetan.
6. artikulua.– Eskabidean aurkeztu beharreko dokumentazioa eta erantzukizunpeko adierazpenak.
Laguntza-deialdi honetan parte hartu nahi duten pertsona juridikoek, eskabidearekin batera, dokumentu hauek aurkeztu beharko dituzte:
1.– Eskatzaileari dagokion dokumentazioa.
Kasu guztietan entitatea legez eratuta dagoela ziurtatu behar da. Era berean, legezko ordezkariaren nortasuna eta azken honek ordezkapena egiteko legezko ahalmena duela adierazteaz gain, eskatzailearen jarduera arautzen duten arau hauek ere egiaztatuko dira:
– Entitatearen legezko eraketa: sorrerako eskritura edo agiria, estatutuak edo sorrerako egintzaren berri ematen duen agiria.
– Eskatzailearen IFZ (ofizioz konprobatuko da).
Eskatzailea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Erregistroetan dagoen fundazioa, elkartea edo kooperatiba bada, ez ditu aurkeztu beharko entitatearen legezko eraketa egiaztatzeko eskatutako dokumentuak. Kasu horretan, nahikoa izango du hori adieraztea, eta Euskara Sustatzeko Zuzendaritzak ofizioz konprobatuko du entitatea delako erregistro horretan dagoela.
2.– Diruz lagun daitekeen egitasmoari dagokion dokumentazioa:
2.1.– A multzoa: nagusiki gaztelania darabilten paperean inprimatutako egunkariak eta edizio digitalak:
– Eskabidea.
– Formularioak: egitasmoaren deskribapen teknikoa eta adierazitako gastu-aurrekontua. 10. artikuluan finkatutakoaren haritik, hau ikusiko da: laguntza-deialdira aurkeztutako egitasmoa gauzatzeari, eta ez besteri, zuzenean egozgarriak zaizkion gastuak baino ez daudela jasota adierazitako gastu-aurrekontuan.
– Urtarrilaren 1etik Agindua argitaratzen den egunera arte euskaraz argitaratutako albisteen zein erreportajeen kopia eta zerrenda, paperean edo euskarri digitalean.
– Egokitzat jotzen den beste informazio osagarri oro.
2.2.– B multzoa: Internet bidez notiziak euskaraz ere ematen dituzten berri-agentziak:
– Eskabidea.
– Formularioak: egitasmoaren deskribapen teknikoa eta adierazitako gastu-aurrekontua. 10. artikuluan finkatutakoaren haritik, hau ikusiko da: laguntza-deialdira aurkeztutako egitasmoaren gauzatzeari, ez besteri, zuzenean egozgarriak zaizkion gastuak baino ez daudela jasota adierazitako gastu-aurrekontuan.
– Urtarrilaren 1etik eskabidea egiten den egunera arte argitaratutako albisteen kopia eta zerrenda (paperean edo euskarri digitalean).
– Egokitzat jotzen den beste informazio osagarri oro.
2.3.– C multzoa: euskara hutsean emititzen ez duten uhin bidezko irratiak:
– Eskabidea.
– Formularioak: egitasmoaren deskribapen teknikoa eta adierazitako gastu-aurrekontua. 10. artikuluan finkatutakoaren haritik, hau ikusiko da: laguntza-deialdira aurkeztutako egitasmoaren gauzatzeari, ez besteri, zuzenean egozgarriak zaizkion gastuak baino ez daudela jasota adierazitako gastu-aurrekontuan.
– Irrati-zerbitzua emateko lizentzia (ofizioz konprobatuko da).
– Asteko programazioaren parrila: egunak, orduak eta programaren izena.
3.– Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 9.5 artikulua jarraituz, eskabidearekin batera egindako ardurapeko adierazpen baten bitartez, debeku hauetakoren bat ez izatea egiaztatuko da:
– Dirulaguntza edo laguntza publikoak jasotzeko aukerarik gabe utzita epai irmo baten bidez zigortua izatea edo prebarikazioagatik, funtzionario-eroskeriagatik, ondasun publikoak bidegabe eralgitzeagatik, influentzia-trafikoagatik, iruzur egiteagatik eta legearen aurkako ordainarazpenak medio edo hirigintza-delituengatik epai irmo baten bidez zigortua izatea.
– Hartzekodunen borondatezko konkurtsoa deklaratzeko eskaria egin izana, prozeduraren batean kaudimengabetzat hartua izatea, hartzekodunen konkurtsoan deklaratua izatea –konkurtso horretan hitzarmen bat indarrean jarri bada salbu–, epailearen esku-hartzearen mende egotea edo uztailaren 9ko 22/2003 Konkurtso Legearen arabera desgaituta egotea, hartzekodunen konkurtsoaren kalifikazio-epaian finkatutako desgaitze-aldia oraindik amaitu gabea izanik.
– Administrazioarekin egindako kontraturen bat ebazpen irmoz suntsiarazteko bidea ematea eta horren errudun deklaratua izatea.
– Pertsona fisikoak, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen ordezkari izatea eta egoera hauetakoren batean egotea: Administrazio Publikoen Zerbitzura dauden Langileen Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legean aurreikusitako bateraezintasunen araubideko egoeraren batean eta Kargu publikodunen jokabide-kodea eta haien interes gatazkak arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legean aurreikusitako egoeraren batean. Edo Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapen bidezko kargu batean egotea arau horretan edo gai hauek arautzen dituen arau autonomikoan ezarritakoaren arabera.
– Zerga-egoitza zerga-paradisutzat hartutako herrialde edo lurralde batean izatea.
– Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ezarritako ordainketak eginda ez izatea Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduaren 4. artikuluan zehaztutako eran (agindu hori Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan bai zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak eta bai dirulaguntzak itzultzeari buruzkoak betetzen direla egiaztatzeari buruzkoa da).
– Dirulaguntzak lortzeko aukera galdua izatea zehapen irmo baten bidez horrelakorik ezartzen duen edozein legeren arabera. Zehazki, sexuan oinarritutako diskriminazioagatik edo emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik zigor administratibo edo penala jaso izana, zehapenean ezarritako epea oraindik gainditu ez bada.
– Estatuko araudiaren arabera indarrean berdintasun-plan bat izateko betebeharra ez betetzea, ezta sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko eta horri aurre egiteko neurriak ezartzeko betebeharra ere emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloko Estatuko legediak ezarritako eran (50 langiletik gorako enpresen kasuan).
– Ordezkatutako elkartea Elkartzeko Eskubidea Arautzeko martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 4. artikuluko 5. eta 6. apartatuetan aurreikusitako debekuren bati lotutako auzietan sartuta egotea.
– Legez kontrako egintza penalen arrazoizko zantzuak aurkitzeagatik elkarte ordezkatuaren inskripzio-prozedura administratiboa etenda egotea, Elkartzeko Eskubidea Arautzeko martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 30.4 artikuluan xedatutakoa aplikatuta, harik eta ebazpen judizial irmoa ematen den eta dagokion erregistroan inskribatzeko aukera ematen zaion arte (elkarteentzat da; Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13.4 artikulua).
– LGTBIfobia erakutsi, bultzatu edo sustatzea, barnean dela bihurketa-terapiak sustatzea edo egitea (otsailaren 28ko 4/2023 Legearen 82. artikulua).
– Zigortuta egotea apirilaren 8ko 7/2022 Legeak (Hondakinak eta lurzoru kutsatuak arautu eta ekonomia zirkularra bultzatzeari buruzkoa) aurreikusitako arau-hauste astun edo oso astun batengatik, administrazio-bideko ebazpen irmoaren bidez, harik eta neurri zuzentzaile egokiak bete eta zehapena ordaindu arte.
– Desgaitasuna duten pertsonen alde lanpostuak erreserbatzeko legez ezarritako kuota ez betetzea, edo hori betetzeko ordezko neurriak abian jarri izana ez egiaztatzea.
– Fundazioen kasuan, estatutuak Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legean xedatutakora ez egokitzea eta egokitzapen hori Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan gordailututa ez egotea (Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 1. xedapen iragankorra).
– Enpresaren deslokalizazio-deklaraziorik jaso ez izana Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 51. artikuluan ezarritako ondorioekin.
– Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak ez betetzea legez ezarritako moduan (2023ko otsailaren 13ko Aginduaren 6.6 eta 8. artikuluen kasuetan; 2023ko otsailaren 13ko Agindua, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan bai zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak eta bai dirulaguntzak itzultzeari buruzkoak betetzen direla egiaztatzeari buruzkoa).
– Eskatutako laguntza jarduera berberetarako jada onartuta edo ordainduta dauden beste dirulaguntza batzuekin bateragarria izan arren, gainfinantzaketa gertatzea. Etorkizunean xede berbererako jasotzen diren bestelako laguntzen berri emateko betebeharra dago laguntza likidatu arteko aldian.
– Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eta Euskararen Erakunde Publikoa / Office Public de la Langue Basquek hizkuntza normalkuntzarako sinatutako esparru-hitzarmenaren baitan 2025eko dirulaguntzen deialdian onuraduna ez izatea.
– Burutu nahi den egitasmoa egin ahal izateko jabetza intelektualari loturiko elementuen ustiapen-eskubideen jabea ez izatea.
– Egiazkoak eta osoak direla eskabidean eta harekin batera doan dokumentazioan jasotako datu guztiak, eta laguntza hauek jasotzeko indarrean dagoen araudian ezarritako baldintzak betetzen dituztela.
Organo kudeatzaileak automatikoki egiaztatuko du dirulaguntzen eskatzaileen zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzeari buruzko informazioa, berariazko haien baimenik behar izan gabe, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28. artikulua aplikatuz. Pertsona juridikoek berariaz uka dezakete baimen hori, eta, hala egiten badute, dagozkion egiaztagiriak berek aurkeztu beharko dituzte.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, interesdunek eskubidea dute administrazio jardulearen esku dauden edo beste edozein administraziok egindako dokumentuak ez aurkezteko. Horren bidez, Administrazioak dokumentu horiek kontsultatu edo eskatu ahal izango ditu, interesdunak horren aurka egiten ez badu.
Dirulaguntza hau ebazteko eta dagozkion ordainketak egin ahal izateko, dirulaguntzarik esleituz gero, eskatzaileak Ekonomia eta Ogasun Saileko Hirugarrenen Erregistroan alta emanda eduki beharko du.
4.– Eskabideak, erantzukizunpeko adierazpenak eta gainerako ereduak izapidetzeko jarraibideak 5. artikuluan jasotako EAEko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren helbidean daude eskuragarri.
7 artikulua.– Diruz lagun daitezkeen egitasmoen baldintzak.
1.– Dirulaguntza-deialdi honetara aurkezten den egitasmoak 2025eko urtarrilaren 1ean kalean izan behar du ezinbestean, ohiko maiztasunarekin edo jardunarekin.
2.– Era berean, baldintza berezi hauek bete beharko dira:
2.1.– A multzoari (egunkariak, A1 eta A2) dagozkion baldintza bereziak:
a) Paperezko egunkaria legezko gordailuaren edota ISSN delakoaren jabea izatea. Besterik ezean, zenbakion eskabidea tramitatua izatea.
b) Gutxieneko kalitate-estandarrak betetzea (irudiari, diseinuari eta euskararen erabilerari dagokienez).
c) Paperezko egunkariak banatze-sistema gardena eta agerikoa izatea (ez da soilik harpidedunei edo bazkideei banatutako egunkaria izango).
d) Paperezko egunkaria euskararen eremu geografikoan editatua izatea.
e) Paperezko egunkariaren edizio digitala izatea. Horiek horrela, paperean inprimatutako egunkariaren edizio digitalean, doan eta libre, barneratutako albisteak soilik diruz lagunduko dira.
f) Paperezko egunkaria doakoa ez izatea.
g) Paperezko egunkariaren maiztasuna, urtean zehar, 310 zenbakitik gorakoa izatea.
h) Euskararen presentziari dagokionez, baldintza hauek ere beteko dituzte:
A1 multzoan:
– Gutxienez 10 orrialde argitaratuko dira astean euskaraz. Eskatutako kopuru horren % 50 edizio orokorrean edo tokian tokiko edizio guztietan argitaratzen diren orrialdeetan kokatu beharko da. Beste % 50a tokian tokiko albisteek osatu ahal izango dute. Orrialdeak kontabilizatzeko orduan, argazkiak ere kontuan hartuko badira ere, hauek ez dute inoiz idatzitakoaren neurria baino gehiago hartuko. Edizioka argitaratzen diren egunkarien kasuan, edizioa izango da baloratuko den unitatea; ez dira inoiz batuko edizio ezberdinetako tokian tokiko albisteak orrialde kopurua kalkulatzeko. Edizio bakoitza bere horretan baloratuko da, beti ere, gutxieneko baldintzak beteta dituelarik.
– Euskarazko albisteak egunkariaren hainbat sailetakoak izango dira: kultura, politika, kirola, ekonomia, nazioarteko politika, gizartea... Albisteak era orekatuan banatuko dira egunkariaren sailen artean.
– Euskarazko albisteak originalak izango dira. Hots, deialdi honetan laguntzagai den beste hedabide edo euskarri baten aldaerarik ez da onartuko (eta horrelakorik, hau da, errepikatutako albisterik edo aldaerarik topatuko balitz automatikoki orrialdeen zenbaketatik kanpo geratuko litzateke). Hau da, deialdi honetan laguntzagai diren albisteak ez dira birritan diruz lagunduko. Albisteak errepikatuta egongo balira, eskatzaileak adierazi beharko luke non nahi duen albistea kontabilizatu. Euskara Sustatzeko Zuzendaritzak zenbaketa era egokian egin ahal izateko, eskatzaileak eskabidearekin batera urtearen hasieratik (2025eko urtarrilaren 1etik) Agindua argitaratu bitartean paperean argitara emandako albisteen zerrenda aurkeztu beharko du eta zerrenda horri paperean argitaratutako albisteen kopia erantsi beharko dio. Zalantzarik izanez gero, Zuzendaritzaren esku geratuko litzateke albisteen egozpena.
A2 multzoan:
– Harpidetzarik gabeko edizio digitaletan kokatutako euskarazko albiste «irekiak» izatea. Diruz lagunduko dira soilik era irekian eta librean eskaintzen diren doako albisteak.
– Gutxienez 6 albiste berri argitaratuko ditu egunero euskaraz. Albiste horiek interfazean bistan egongo dira aldi berean eguneko 24 orduetan, eta aldagarriak izango dira egunean zehar. Era berean, hemerotekan ere ikusgai egongo dira. Euskarazko albisteak egunkariaren hainbat sailetakoak izango dira: kultura, politika, kirola, ekonomia, nazioarteko politika, gizartea...
– Euskarazko albiste bakoitzak 1.500 karaktere (zuriuneekin) izango ditu gutxienez. Albistearen karaktere kopurua hori baino txikiagoa den kasuetan, albisteak, ondoren adierazitako proportzioan zenbatuko dira:
>500 eta < 1.000 karaktere: 6 x 2,5 = 15 albiste.
>1.000 karaktere: 6 x 1,5 = 9 albiste.
– Euskarazko albisteak originalak izango dira. Hots, deialdi honetan laguntzagai den beste hedabide baten edo euskarri baten aldaerarik ez da onartuko. Hau da, deialdi honetan laguntzagai diren albisteak ez dira birritan diruz lagunduko (eta horrelakorik, hau da, errepikatutako albisterik edo aldaerarik topatuko balitz automatikoki albisteen zenbaketatik kanpo geratuko litzateke). Albisteak errepikatuta egongo balira, eskatzaileak adierazi behar du non nahi duen albistea kontabilizatu. Euskara Sustatzeko Zuzendaritzak zenbaketa era egokian egin ahal izateko, eskatzaileak eskabidearekin batera urtearen hasieratik (2025eko urtarrilaren 1etik) Agindua argitaratu bitartean argitara emandako albisteen zerrenda aurkeztu beharko du eta zerrenda horrek albiste bakoitzaren interneterako esteka jasoko du. Zalantzarik izanez gero, zuzendaritzaren esku geratuko litzateke albisteen inputazioa.
– Astero hautatutako gai baten inguruan euskara hutsezko erreportaje bat egingo du gutxienez. Erreportajeak izan beharreko ezaugarriak: luzera (3.000 karakteretik gora), argazkiez osatua. Erreportajeak errepikatuta egongo balira, eskatzaileak adierazi behar du non nahi duen erreportajea kontabilizatu. Euskara Sustatzeko Zuzendaritzak zenbaketa era egokian egin ahal izateko, eskatzaileak eskabidearekin batera urtearen hasieratik (2025eko urtarrilaren 1etik) Agindua argitaratu bitartean argitara emandako erreportajeen zerrenda aurkeztu beharko du eta zerrenda horrek erreportaje bakoitzaren interneterako esteka jasoko du. Zalantzarik izanez gero, zuzendaritzaren esku geratuko litzateke erreportajeen inputazioa.
– Sare sozialetarako sarbidea (X, Facebook...) ikusgarri egongo da ezinbestean euskarazko albisteetan.
i) Webguneek bisita eta bisitariak neurtzeko neurgailua eduki behar dute. Neurgailuak baldintza hauek bete beharko ditu:
– Argi bereizita agertu beharko dira gutxienez datu hauek: bisitak («saioak») eta bisitariak («erabiltzaileak»), hilabeteka eta urteka.
Eskatzaileak datu horiek jasotzen dituen urteko zein hilabeteko txostena aurkeztuko dio Euskara Sustatzeko Zuzendaritzari.
2.2.– B multzoari (Internet bidez notiziak euskaraz ere ematen dituzten berri-agentziak) dagozkion baldintza bereziak:
a) Gutxieneko kalitate-estandarrak bete behar dira (irudiari, diseinuari eta hizkuntzaren erabilerari dagokienez).
b) Egunero, gutxienez, 12 albiste berri zabaldu behar dira euskaraz, jarduera hori urte osoan gauzatuz.
c) Webguneek bisita eta bisitariak neurtzeko neurgailua eduki behar dute. Neurgailuak baldintza hauek bete behar ditu:
– Argi bereizita agertu behar dira gutxienez datu hauek: bisitak («saioak») eta bisitariak («erabiltzaileak»), hilabeteka eta urteka.
Eskatzaileak datu horiek jasotzen dituen urteko zein hilabeteko txostena aurkeztuko dio Euskara Sustatzeko Zuzendaritzari.
– Urte hasieratik (2025eko urtarrilaren 1etik) Agindua argitaratu bitartean berri agentziak interneten argitara emandako albisteen zerrenda albiste horietarako esteka jasotzen duena. Zalantzarik izanez gero, zuzendaritzaren esku geratuko litzateke albisteen inputazioa.
2.3.– C multzoari (euskara hutsean emititzen ez duten uhin bidezko irratiak) dagozkion baldintza bereziak:
a) Emisio orduetatik % 85 euskarazkoa izatea.
b) Emisioa zuzenekoa izatea.
c) Urte osoan zehar emititu behar dituzte irrati-programak.
– Emisio-orduak: astean, gutxienez, 25 ordu euskaraz emititzea. Aipaturiko emisio-orduen zenbaketa egiterako orduan ez da norberak aurretiaz emititutako programen birjartzeari dagokion ordu-kopurua kontuan hartuko, ezta musika hutsezko programei dagokiena ere. Era berean, ez dira inoren programa edo informazio-tartearen aldi bereko zein diferitutako emanaldiei dagozkien orduak kontuan hartuko.
– Astebeteko programazioaren parrila eta astebetean emititu eta grabatutako saioen lagina.
2.4.– Nolanahi ere, ez dira albistetzat hartuko: 500 karakteretik beherakoak, eskelak, zorion-agurrak, publizitatea, zuzendariari bidalitako gutunak eta «agenda-ekitaldiak» izeneko atalean sar daitezkeenak. Bideoei dagokienez, agindu honen eragin-esparruan, musika bideo-klipak eta antzerakoak kanpoan geratuko dira.
3.– Egitasmo orok gastu- eta sarrera-aurrekontu orekatua izan behar du, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzari egindako diru-eskabidea aintzat hartuta. Ondorioz, aurrekontu orekaturik ez duen egitasmoa deialditik kanpo utziko da.
4.– Egitasmo orok gastu-aurrekontuaren % 40ko finantzaketa-maila propioa izan behar du gutxienez, ezinbestean.
8. artikulua.– Aurkeztutako eskabidean eginiko akatsen zuzenketa.
Ikusten bada eskabidea onartzeko eskatzen den dokumentazioan zerbait falta dela edo forma-akatsak daudela, edo balorazioa egiteko aurkeztu diren dokumentuetan akatsak daudela, 10 egun balioduneko epea emango zaio interesdunari akatsa zuzentzeko edo aurkeztu beharreko agiriak aurkezteko. Era berean, ohartarazi egingo zaio ezen, epe hori igaro eta zuzenketarik egin ez bada, eskabidean atzera egin duela ulertuko dela, aurrez jakinaraziko zaion ebazpen baten bidez, edo dagokion izapidea egiteko eskubidea galduko duela.
Pertsona juridikoren batek aurrez aurre aurkezten badu eskaera, aurkezpen elektronikoaren bitartez zuzen dezala eskatuko zaio.
9. artikulua.– Dirulaguntzen kudeaketa.
Deialdi honen kudeaketa Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako Euskara Sustatzeko zuzendariari dagokio.
10. artikulua.– Diruz lagundu daitezkeen gastuak.
1.– Gastu hauek joko dira Agindu honetan jasotako araudiaren babesean diruz laguntzeko modukotzat: eskatzaileak aurkeztutako jardueraren gaineko aurrekontu banakatu eta xehatuan agertzen diren gastuak, baldin eta ezbairik gabe jarduera garatzearekin lotura zuzena badute. Beraz, laguntza-deialdiak gastu hauek baino ez ditu gogoan hartuko: euskarazko albisteen prestakuntza-, gauzatze- eta zabaltze-lanei zuzen-zuzenean egotzitako gastuak eta hori guztia kudeatzeko bestelako gastuak.
2.– Dirulaguntza honen bitartez aurreko atalean zehaztutako gastuak soilik lagunduko dira. Nolanahi ere, hauek kanpoan utziko dira:
a) Euskara ez den beste hizkuntza bati dagozkion lanek ekarritako gastuak.
b) Patrimonializa daitekeen ibilgetu materialean egindako inbertsioak.
c) Balio Erantsiaren gaineko Zergari (BEZ) dagokion gastua ez da kontuan hartuko. Hala ere, BEZa berreskuratu ezin duten erakunde onuradunen kasuan, gastutzat hartuko da, eta erakundeok dagokien foru aldundiko ogasun-sailaren ziurtagiri bidez egiaztatu beharko dute hori.
d) Artikulu honen arabera ez laguntzeko moduko gastutzat jotzen diren horiek (neurriz kanpokoak direlako edo zuzenean zerikusia ez dutelako) agertzen badira eskatzaileak aurkezten duen aurrekontuan, organo kudeatzaileak ezabatzeko edo arazteko proposamena egingo du, dirulaguntza kalkulatzeko beharrezkoa den oinarrizko gastu-aurrekontua zehaztu ahal izateko.
3.– Agindu honen 6.4 atalean aipaturiko finantzaketa propioa diru-sarrera hauez osatuta egongo da:
a) Eskatzailearen diru-ekarpenak.
b) Zerbitzuen salmentatik eskuratutakoak.
c) Produktuen salmentatik eskuratutakoak.
d) Publizitatetik eskuratutakoak.
e) Entitate pribatuetatik jasotakoak.
Diru-sarrera horien berri xehe emango da eskabidearekin batera bete beharreko formularioan.
4.– Egitasmo defizitarioei bakarrik eman ahal izango zaie dirulaguntza. Hots, aurreikusitako gastuak, eskatzaileak ezinbestean jarri beharreko finantzaketa propioarekin zein bestelako dirulaguntza publikoekin berdindu ezin dituzten egitasmoei. Ondorioz, egoera horretan aurkitzen ez den egitasmoa kanpoan utziko da. Gastu-aurrekontuari dagokionez, dirulaguntza emateko, gehienez 400.000 euroko aurrekontua hartuko da oinarri bezala.
11. artikulua.– Diruz lagundutako jarduerak azpikontratatzea.
Onuradunak ezin du diruz lagundutako jardueraren % 50 baino gehiago azpikontratatu besterekin. Ezin dira inola ere azpikontratatu diruz lagundutako jardueraren kostua handiagotu eta, aldi berean, haren edukiari balio erantsirik gehitzen ez dioten ekintzak.
Hirugarrenekin hitzartutako jarduerak dirulaguntzaren zenbatekoaren % 20 gainditzen badu eta zenbateko hori 60.000 euro baino handiagoa bada, kontratazioak betekizun hauek bete beharko ditu:
a) Kontratua idatziz egitea.
b) Kontratua egin baino lehen, kontratua egiteko baimena ematea, oinarri erregulatzaileetan ezarritako moduan, dirulaguntzaren entitate emaileak.
12. artikulua.– Dirulaguntzaren mugak.
Egitasmo bakoitzari esleitutako dirulaguntza, gehienez ere, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzari eskatutakoa bestekoa izango da eta, gutxienez, 2.000 eurokoa. Ez da esleituko gutxieneko kopuru horretatik beherakorik. Ondorioz, egoera horretan aurkitzen den egitasmoa ez da diruz lagunduko.
13. artikulua.– Beste laguntza batzuekiko bateragarritasuna.
Dirulaguntza bateragarria da beste edozein erakunde publikok zein pribatuk xede berberaz eman litzakeenekin, betiere, gainfinantzaketarik ez bada. Agindu honen epe-barrutia amaitu eta 23. artikuluan finkatutako justifikazioari ekin eta gero gainfinantzaketarik gertatu dela ikusten bada, dirulaguntzaren zenbatekoa murriztu egingo da, betiere 20. artikuluan zehaztutako bideari jarraituz. Murrizketa hori gainfinantzaketa adinakoa izango da.
Salbuespen moduan, ez da bateragarria izango Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak deitutako bestelako dirulaguntzekin.
14. artikulua.– Dirulaguntza emateko prozedura.
1.– Aurkeztutako eskabideak Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 19.2 artikuluan aurreikusitakoaren arabera izapidetuko dira, 2.2 artikuluan ezarritako laguntza-lerro bakoitzean, lehiaketaz kanpoko norgehiagoka-prozeduraren bidez.
Eskabideei buruzko ebazpen-proposamena landu eta diruzko zenbatekoak finkatu ahal izateko, zeregin horretan arituko den organo kudeatzaileak urrats hauek egingo ditu, hurrenez hurren:
1.1.– Adierazitako aurrekontuari eta eskatutako dirulaguntzari dagokienez:
a) Eskabide-orrian adierazitako eta onartutako gastu-aurrekontua eta eskatutako dirulaguntzaren zenbatekoa hartuko dira abiapuntutzat.
b) 10. artikuluan finkatutakoaren haritik, hau ikusiko da: laguntza-deialdira aurkeztutako egitasmoaren gauzatzeari, ez besteri, zuzenean egozgarri zaizkion gastuak baino ez daudela jasota adierazitako gastu-aurrekontuan.
c) Aurreko atalean aipaturiko kontraste-lanaren ondorioz organo kudeatzaileak eskatzaileak adierazitako gastu-aurrekontuan eskatzaileari aldaketaren bat egitea proposatzea beharrezkoa izanez gero, beste horrenbesteko aldaketa egiteko eskatuko zaio eskatzaileari adierazitako sarrera-aurrekontuan eta eskatutako dirulaguntzan, betiere gastu-aurrekontua aldatu den proportzio berean. Horiek izango dira, hain zuzen ere, onartutako gastu-aurrekontua eta onartutako laguntza-eskabidea. Horrelakoetan, beraz, dirulaguntza kalkulatzeko orduan, onartutako gastu-aurrekontua, onartutako laguntza-eskabidea eta eskabide-orrian zehaztutako finantzaketa-maila propioa hartuko dira erreferentzia-oinarritzat.
1.2.– Puntuei dagokienez:
a) Egitasmo bakoitzari dagozkion puntuak 15. artikuluan zehaztutako balorazio-irizpideen eta horietako bakoitzaren zehaztapenaren arabera finkatuko dira.
b) Puntu horiek onartutako gastu-aurrekontuaren estalpen-indizea zehaztuko dute.
Puntuazioa Estalpen-indizea (%)
>1 - <20 % 20
>20 - <80 % 21 - % 59 proportzionala
>80 - <100 % 60
2.– Egitasmo bakoitzari esleitu beharreko laguntza-kopurua zehazteko orduan, 12. artikuluan finkatutako mugak gordeko dira.
3.– Aurreko puntuetan esandako moduan kalkulatutako dirulaguntzen baturak diru-baliabideen muga gainditzen badu, kasuan kasu esleitu beharreko diru-kopurua banaketa-sistema proportzionalaren arabera finkatuko da.
15. artikulua.– Balorazio-irizpideak.
1.– Laguntza-eskabideei buruzko ebazpen-proposamena landu eta diruzko zenbatekoak finkatzeko orduan, zeregin horretarako berariaz eratutako organo kudeatzaileak irizpide eta balio hauek izango ditu kontuan:
1.1.– A multzoa.
A1.– Nagusiki gaztelania darabilten paperean inprimatutako egunkariak:
a) Finantzaketa-maila propioa: 15 puntu.
– % 40 - % 75 bitartekoari proportzionalki: 5-15 puntu proportzionalki.
– % 75ekoari edo hortik gorakoari: 15 puntu
b) Albisteen trataera (7.2.1.h) puntuan dioen gutxienekotik gora, betiere): 40 puntu.
b.1.– Euskararen presentziaren kantitatea (5 puntu) egunkariaren orrialde guztiekiko, titularrak edota publizitatea.
Oso txikia, puntu 1 (% 0 - % 25); txikia, 2 puntu (% 25 - % 50); ertaina, 4 puntu (% 50 - % 75) eta handia, 5 puntu (% 75 - % 100).
b.2.– Ikusgarritasun-maila (10 puntu), orrialdean duen kokapena edota albistearen formatua.
Txikia 1 puntu (albiste laburrak, ertzetan ageri dira soilik, euskarazkoa «bilatu» egin behar da), ertaina 5 puntu (mantxetan, data, euskarazko albisteak orrialdearen erdiko partean ere ageri dira), eta handia 10 puntu (aurreko toki guztietan agertzeaz gain azalean, kontrazalean eta orrialdean nabarmentzeko tokia hartuz (ezkerraldean, goiko partean...).
b.3.– Aztergaien askotarikotasuna: 15 puntu.
Berezituak soilik, 5 puntu.
Hainbat informazio-esparrutakoak, 10 puntu.
Denetarikoak, 15 puntu.
b.4.– Genero-ikuspegiaren integrazioa: 10 puntu.
Aipamenik ez edo jakintzat emandako kontuak, 0 puntu.
Aipamen orokorrak edota asmoak, 5 puntu.
Plan garatua, dekalogoa, hizkuntza-trataera, formazioa, ekintza zehatzak, 10 puntu.
c) Euskaraz sorturiko orri-kopurua: 30 puntu.
11 orrialde, 5 puntu.
12-13 orrialde, 7 puntu.
14-15 orrialde, 9 puntu.
16-17 orrialde, 15 puntu.
18-19 orrialde, 20 puntu.
20-21 orrialde, 25 puntu.
22 orrialdetik gora, 30 puntu.
d) Zabalkundea: kontuan hartuko da hedabideak bere eragin-eremuan duen irismen-maila. CIES:15 puntu.
10.000 irakurletik behera, 5 puntu.
10.001-15.000 irakurle bitartean, 7 puntu.
15.001-20.000 irakurle bitartean, 8 puntu.
20.001-25.000 irakurle bitartean, 10 puntu.
25.000 irakurletik gora, 15 puntu.
A2.– Nagusiki gaztelania darabilten paperean inprimatutako egunkarien edizio digitalak:
a) Finantzaketa-maila propioa: 15 puntu (Ikusi A1eko a) Finantzaketa-maila propioa puntua).
b) Albisteen trataera: euskararen presentziaren kantitatea (betiere, 7.2.1.h) puntuan dioen gutxienekotik gora) (60 puntu).
b.1.– Albiste-kopurua (> 1.500 karaktere x 1) + (< 1.500 - > 1.000x 0,66) + (< 1.000 - > 500 karaktere x 0,33) (20 puntu).
7 albiste, 5 puntu.
8-9 albiste, 10 puntu.
10-12 albiste, 15 puntu.
12 albistetik gora, 20 puntu.
b.2.– Aztergaien askotarikotasuna, 15 puntu.
Berezituak soilik, 5 puntu.
Hainbat informazio-esparrutakoak, 10 puntu.
Denetarikoak, 15 puntu.
b.3.– Erreportaje eta bideo-kopurua astean (gutxienekotik gora) (5 puntu).
2 erreportaje/bideo, puntu 1.
3-6 erreportaje/bideo, 3 puntu.
Eta 6 erreportaje/bideotik gora, 5 puntu.
b.4.– Ikusgarritasun-maila (10 puntu), orrialdean duen kokapena edota albistearen formatua.
Txikia 1 puntu (albiste laburrak, ertzetan ageri dira soilik, euskarazkoa «bilatu» egin behar da), ertaina 5 puntu (mantxetan, data, euskarazko albisteak orrialdearen erdiko partean ere ageri dira), eta handia 10 puntu (aurreko toki guztietan agertzeaz gain azalean, kontrazalean eta orrialdean nabarmentzeko tokia hartuz (ezkerraldean, goiko partean...).
b.5.– Genero-ikuspegiaren integrazioa (10 puntu).
Aipamenik ez edo jakintzat emandako kontuak, 0 puntu.
Aipamen orokorrak edota asmoak, 5 puntu.
Plan garatua, dekalogoa, hizkuntza-trataera, formazioa, ekintza zehatzak, 10 puntu.
c) Bisitatutako orrialde kopurua: (25 puntu).
<10 milioi orrialde urtean 5 puntu.
>10 -<15 milioi orrialde urtean 7 puntu.
>15 - <20 milioi orrialde urtean 10 puntu.
>20 - <25 milioi orrialde urtean 15 puntu.
>25 - <30 milioi orrialde urtean 18 puntu.
>30 - <35 milioi orrialde urtean 20 puntu.
>35 - <40 milioi orrialde urtean 25 puntu.
1.2.– B multzoa: Internet bidez notiziak euskaraz ere ematen dituzten berri-agentziak.
a) Finantzaketa-maila propioa: 15 puntu (Ikusi A1eko a) Finantzaketa-maila propioa puntua).
b) Sortutako eta zabaldutako albisteen kopurua eta kalitatea: albisteen barietatea eta horien lanketa-maila (landutako albisteak izatea, kronika pertsonalizatuak, elkarrizketak, lekukotasun-erreportajeak etab.), erabilgarritasuna, informazioaren eguneraketa, gaien aniztasuna eta, azkenik, genero-ikuspegiaren integrazioa: (55 puntu).
b.1– Albiste-kopurua (15 puntu).
13-20 albiste berri egunean, 3 puntu.
21-40 albiste berri egunean, 5 puntu.
41-60 albiste berri egunean, 10 puntu.
Eta 60tik gorakoak badira albiste berriak, 15 puntu.
b.2.– Kalitatea, erabilgarritasuna, informazioaren eguneraketa eta gaien aniztasuna (30 puntu):
Albisteen lanketa-maila: albiste soilak, elkarrizketak edota erreportajeak, 0-10 puntu.
Erabilgarritasuna, 0-5 puntu.
Eguneraketa, 0-5 puntu.
Gaien aniztasuna, 0-10 puntu.
b.3.– Genero ikuspegiaren integrazioa (10 puntu).
Aipamenik ez edo jakintzat emandako kontuak, 0 puntu.
Aipamen orokorrak edota asmoak, 5 puntu.
Plan garatua, dekalogoa, hizkuntza-trataera, formazioa edota ekintza zehatzak,10 puntu.
c) Bezero-kopurua eta bisitatutako orrialde kopurua (30 puntu).
c.1.– Bezero-kopurua 50etik beherakoa bada, 5 puntu, 50 eta 100 artekoa bada, 10 puntu eta 100etik gorakoa bada 15 puntu.
c.2.– Bisitariek ikusitako orrialdeak urtean, <50.000, 0 puntu, >50.000, 5 puntu, >100.000, 10 puntu eta >1.000.000 orrialde 15 puntu.
1.3.– C multzoa. Euskara hutsean emititzen ez duten uhin bidezko irratiak.
a) Finantzaketa-maila propioa: 15 puntu (ikusi A1eko a) Finantzaketa-maila propioa puntua).
b) Emisio-orduak (7. artikuluan finkatutako gutxieneko 25 ordutik gorako orduak): 15 puntu.
<26 ordu, 1 puntu.
27-50 ordu, 5 puntu.
51-70 ordu, 10 puntu.
>71 ordu, 15 puntu.
c) Programa-motak eta edukiak: (10 puntu).
Musika, azokak, festak, esate baterako, 2 puntu.
Elkarrizketak, 2 puntu.
Informatiboak, 2 puntu.
Denetarikoak, 10 puntu.
d) Eragin-eremuari eta audientziari dagokionez: (50 puntu).
Eragin-eremua: eskualdea, 10 puntu; lurraldea, 20 puntu; EAE, 30 puntu.
Audientziari dagokionez, irratiak har lezakeen entzule potentzialaren arabera honela:
<15.000 entzule, 5 puntu.
15.001-30.000 entzule artean, 10 puntu.
30.001-50.000 entzule artean, 15 puntu.
Eta 50.001 entzuletik gora, 20 puntu.
e) Genero ikuspegiaren integrazioa: (10 puntu).
Aipamenik ez edo jakintzat emandako kontuak, 0 puntu.
Aipamen orokorrak edota asmoak, 5 puntu.
Plan garatua, dekalogoa, hizkuntza-trataera, formazioa edota ekintza zehatzak, 10 puntu.
16. artikulua.– Balorazio Batzordea.
1.– Dirulaguntzen lerro eta azpilerro bakoitzean aurkeztutako eskabideak ebaluatzeko, dagokion Balorazio Batzordea eratuko da.
2.– Batzordea hauek osatuko dute:
a) Euskara Sustatzeko zuzendaria, Miren Josune Irabien Marigorta, edo berak eskuordetzen duen pertsona; Balorazio Batzordeko lehendakaria izango da, eta kalitate-botoarekin ebatziko ditu gerta litezkeen berdinketak.
b) Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Kabinetearen zuzendaria, Ana Reka Esparza. Ordezkoa, Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko komunikazio aholkularia, Usoa Mediavilla Ereño.
c) Hizkuntza Ikerketa eta Koordinazioa eta Ikerketako zuzendaria, Sonia Rodriguez Rodriguez. Ordezkoa, HABEko zuzendaria, Jokin Azkue Arrastoa.
d) Euskara Sustatzeko Zuzendaritzako Sustapen Zerbitzuaren arduraduna, Miren Edurne Ramon Olano. Ordezkoa, Hizkuntza Ikerketa eta Koordinazio Zuzendaritzako koordinazio zerbitzuaren arduraduna, Ane Crespo Calvo.
3.– Euskara Sustatzeko Zuzendaritzako teknikari bat izango da batzordeko idazkaria, eta hitza izango du, baina botorik ez: Alazne Intza Araiztegi. Haren ordezkoa: Arantza Orbegozo Garate.
4.– Balorazio Batzordeak egoki irizten dionean, aholkularien laguntza eskatu ahal izango du, baita proiektuaren edo jardueraren gai jakin eta espezifikoetan edo zeharkako gaietan (genero ikuspegia, esaterako) adituak diren pertsonen laguntza ere.
5.– Balorazio Batzordea balio osoz eratzeko, gutxienez Lehendakaritza eta Idazkaritza karguak dituztenak bertaratu beharko dira, baita gutxienez kideen erdiak ere, modu presentzialean nahiz urrutikoan.
6.– Balorazio-batzordea eratu aurretik, interesdunek errefusatzeko duten eskubidea erabiltzeko aukera izango dute, legez ezarritako egoera eta baldintzetan.
7.– Eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren, horretarako izendatutako Balorazio Batzordeak dirulaguntzen lerro edo azpilerro bakoitzerako jasotako eskabideak aztertu eta baloratuko ditu. Eskabideen balorazioa dirulaguntza lerroetarako ezarritako esleipen-irizpideetan oinarrituko da, eta Balorazio Batzordeak txosten batean jasoko du egindako ebaluazioaren emaitza.
17. artikulua.– Kudeaketa, ebazpena, errekurtsoak, ebazteko eta jakinarazteko epeak eta jakinarazpen- eta publikotasun-modua.
1.– Organo kudeatzaileak ebazpen-proposamena egingo dio Hizkuntza Politikako sailburuordeari, espedientea eta dagokion Balorazio Batzordearen txostena aztertu ondoren. Ebazpen-proposamen horrek jasoko ditu: prozedura bakoitzean onuradun gisa proposatutako erakundeen zerrenda, emandako zenbatekoak, bai eta onartu ez diren eskabideak eta ukatzea proposatzen den eskabideak ere, zergatik ukatu diren adierazita.
Organo kudeatzailearen proposamena ikusita, Hizkuntza Politikarako sailburuordeak Agindu honek arautzen dituen dirulaguntzak esleitzeko ebazpena emango du. Ebazpen hori, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik sei hilabeteko epean, interesdunei jakinaraziko zaie.
2.– Ebazpenak baztertutako egitasmoen, diruz lagundutakoen eta diruz lagunduko ez diren egitasmoen berri emango du. Aurrekoari kalterik egin gabe, dirulaguntzak esleitzeko ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, herritar orok jakin dezan eta ebazpenak jakinarazpen ondorioak izan ditzan. Hala ere, argitalpena ez da oztopoa izango beste mota bateko jakinarazpena egiteko. Interesdunari bide batetik baino gehiagotatik egiten bazaio jakinarazpena, lehenik egin zaionaren data hartuko da jakinarazpen-datatzat, 39/2015 Legearen 41.7 artikuluak ezarritakoari jarraituz.
3.– Epea amaitu eta interesdunak inolako Ebazpen-jakinarazpenik jaso ez badu, eskabidea gaitzetsitzat joko da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25. artikuluan ezarritako ondorioetarako.
4.– Laguntza-eskatzaileren bat hartutako Ebazpenarekin ados ez bada eta gora jo nahi badu, ebazpena berariaz jakinarazi eta hurrengo egunetik hilabeteko epean Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari gorako errekurtsoa aurkezteko aukera izango du.
18. artikulua.– Dirulaguntzaren onarpena.
Dirulaguntzaren onuradunek esleitutako dirulaguntza onartu egin behar dute. Alde horretatik, dirulaguntza eman dela adierazten duen jakinarazpena jaso eta hamar eguneko epean onuradunek berariaz uko egiten ez badiote, laguntza onartutzat emango da.
19. artikulua.– Onuradunaren betebeharrak.
Agindu honetan arautzen diren dirulaguntzen onuradunek, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 14, 27 eta 42. artikuluan finkaturiko betebeharrez gain, betebehar hauek ere izango dituzte:
a) Dirulaguntza eskabide-orrian zehaztutako helburu zehatzerako erabili beharko dute.
b) Eskabide-orrian aurreikusitako egitasmoa bere osotasunean gauzatu beharko dute.
c) Kontrol Ekonomikorako Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak laguntzen xedearen fiskalizazio-funtzioak betetze aldera eskatutako informazio guztia eman beharko dute.
d) Hizkuntzaren kalitatea bermatzea guztiz garrantzizkotzat jotzen denez gero, Euskaltzaindiak emandako arau eta gomendioak aintzakotzat hartu eta beteko dituzte. Hori betetzeko eta euskararen zuzentasuna eta egokitasuna bermatzeko, hizkuntza-ezagutza ziurtatuta daukan pertsona bat izendatuko dute.
e) Indarrean dauden lege-eskakizunak bete beharko dituzte jabego intelektualari, egile-eskubideei, lege-gordailuari, banaketari eta abarri dagokienez.
f) Laguntzagai diren egitasmoek giza eskubideak eta pertsonen arteko bizikidetasun-balioak errespetatu beharko dituzte. Ondorioz, egitasmo horiek ezin izango dute jaso herritarrei iraingarri gerta dakiekeen ikur edo elementurik, ezta beren duintasunari kalte egiten dion edo indarkeriaren justifikazioa iradokitzen duen ikur edo elementurik ere.
g) Adierazpen- eta informazio-askatasunari begirunea erakustea. Horretarako, nork bere deontologia arauak beteko ditu eta, aldi berean, politika-aniztasuna eta politika-, gizarte- eta kultura-taldeei zor zaien aukera-berdintasuna bermatuko duen informazio egiazkoa eta objektiboa sustatuko du.
h) Martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuak, Emakume eta Gizonen Berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duenak xedatutakoaren arabera, hizkuntzaren erabilera ez-sexista eta emakumeen eta gizonen rolen erabilera estereotipaturik ez egitea.
i) Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak emandako babesaren berri adieraztea, betiere 25. artikuluan esandakoaren arabera.
j) Dirulaguntzak emateko eta horien ordainketak bideratzeko, beharrezkoa izango da esleipendunek zerga-betebeharren eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak beteta dauzkatela ziurtatzea, baita dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak egunean izatea ere.
20. artikulua.– Dirulaguntzaren ordainketa.
1.– Agindu honetan oinarrituz emandako dirulaguntzen ordainketak, gehienez ere, bi zatitan egingo dira:
a) Lehenengo ordainketan dirulaguntza osoaren % 60 ordainduko da, onarpena jasotzen den egunean hasi eta 2 hilabeteko epean.
b) Bigarren ordainketan, hala badagokio, gainerako % 40a ordainduko da, dirulaguntza justifikatzeko agiri guztiak jaso eta ontzat eman ondoren.
2.– Bigarren ordainketa hori Euskal Autonomia Erkidegoko 2026ko Aurrekontu Orokorren pentzutan egingo da.
3.– Dirulaguntza ordaindu ahal izateko, erakundeak Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Hirugarrenen Erregistroan erregistratuta egon beharko du. Erregistratuta ez badago edo bankuko datuak aldatu nahi baditu, alta edo aldaketa https://www.euskadi.eus/hirugarrenak helbidean sartuta egingo da.
21. artikulua.– Ebazpenaren aldaketa.
Dirulaguntza emateko kontuan hartu diren inguruabarretako bat aldatzen bada, beti ere, helburua betetzat jotzen bada eta deialdiak ezarritako gainerako betekizunak betetzen badira, dirulaguntza eman duen Ebazpena ere aldatu ahal izango da. Hori dela eta, Hizkuntza Politikarako sailburuordeak bidezko likidazio-ebazpena emango du, eta, Ebazpen horretan, emandako dirulaguntzaren zenbatekoa berregokituko da. Horiek horrela, dagokion onuradunari horren berri emango zaio eta 698/1991 Dekretuak, abenduaren 17koak, Euskal Autonomi Erkidegoaren Aurrekontuen pentzutan ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimena arautzen duenaren arabera, interesdunak gehienez 15 egun izango ditu egoki irizten dieten dokumentu eta egiaztapenak alegatzeko. Era berean, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 40. artikuluak ezarritakoari jarraituko zaio.
22. artikulua.– Berreskuratzeko arrazoiak.
1.– Dirulaguntza berreskuratzeko arrazoiak:
a) Jasotako dirulaguntza, osorik zein zatika, Agindu honetan zehaztutakoez beste jardueretarako erabiltzen bada.
b) Agindu honen 19. artikuluan zehaztutako betebeharrak betetzen ez badira.
c) Hala badagokio, likidazio-ebazpenak zehaztutako kopurua itzultzen ez bada horretarako emandako epean.
d) Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 36. artikuluan aurreikusitakoak.
2.– Aurreko puntuan aipatutako kasuren bat gertatu dela egiaztatzen bada, Euskal Herriko Diruzaintza Orokorrari itzuli beharko zaizkio jasotako diru-kopuruak eta legez dagozkien berandutze-interesak. Horretarako, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 40. artikulua eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren pentzutan ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen duena eta horien kudeaketan parte hartzen duten Erakunde Laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta eginbeharrak ezartzen dituena, aplikatuko dira.
3.– Eskabidean aurreikusitako egitasmoa bere osotasunean gauzatzen ez baldin bada, dirulaguntza itzultzeko prozedurak, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 40. artikuluan ezarritakoari jarraituko dio, eta interesdunak 15 egun balioduneko epea izango du alegazioak egiteko.
23 artikulua.– Dirulaguntzaren justifikazioa.
1.– Esleitutako dirulaguntzaren zenbatekoa edozein delarik ere, dirulaguntzaren onuradun orok diruz lagundutako egitasmoaren gauzatzea justifikatu behar du, ezinbestean, Euskara Sustatzeko Zuzendaritzaren aurrean. Justifikazioari ekiteko, dirulaguntza esleitzeko orduan erabilitako gastu-aurrekontu onartua erabiliko da.
2.– Justifikazioa aurkezteko azken eguna 2026ko martxoaren 31 izango da. Nolanahi ere, onuradunak behar bezala justifikatzen badu justifikazioa ezarritako epean egitea eragozten duten arrazoiak daudela, Hizkuntza Politikarako sailburuordeak epe hori luzatzea erabaki ahal izango du, epea amaitu aurretik eta, betiere, hirugarren baten eskubideei kalterik egiten ez bazaie. Epe hori luzatzea justifikazio-agiriak aurkezteko baino ez da izango, eta inola ere ez du balioko gastua egiteko epea luzatzeko.
3.– Justifikazioa bide elektronikoak erabiliz egingo da, euskadi.eus-eko gune elektroniko honetan: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta/.
24. artikulua.– Dirulaguntzaren justifikazioarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa.
1.– Dirulaguntzaren justifikazioarekin batera dokumentazio hau aurkeztuko da:
a) Diruz lagundutako egitasmoari eta lortutako emaitzei buruzko txostena.
b) Diruz lagundutako egitasmoari dagokion aurrekontu likidatua.
c) Beste dirulaguntzarik izan ez bada, horixe adierazten duen erantzukizunpeko aitorpena.
d) Diruz lagundutako egitasmoari dagozkion gastuen zerrenda sailkatua.
e) Diruz lagundutako egitasmoari dagozkion diru-sarreren zerrenda sailkatua.
2.– Aurrerago aipaturiko zerrendako gastuen frogagarri diren faktura edo agirien kopiak eta, behar denean, ordainketaren egiaztagiriak aurkeztuko dira. Horien ordez, onuraduna den pertsona juridiko pribatuaren Kontabilitateko egoera-orriak aurkezteko aukera izango da.
3.– Dirulaguntzaren justifikazioa gauzatuko da, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 32.1 artikuluan arautzen den moduan eta uztaileko 21eko 887/2006 Errege-dekretuaren II. tituluko II. kapituluan jasotzen denaren arabera.
4.– Agindu honen 20. artikuluan aipatzen den dirulaguntzaren bigarren ordainketa egiteko, hala badagokio, dirulaguntzaren onuradunak, indarrean dauden xedapenei jarraituz, zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak beteta izan behar ditu eta itzultze betebeharrak ere bai. Horien egiaztapena 6.3 artikuluan finkatutakoari jarraituz egingo da.
5.– Artikulu honen 1. atalean jasotakoaz gain, onuradunek urtean zehar euskaraz argitaratutako albisteen zerrenda zein erreportajeena aurkeztuko dute, argitaratze-dataren arabera antolatua edo astebetez emititutako irrati-saioen lagina.
6.– Dirulaguntzaren erabilera zuzena egin dela ziurtatzeko, Euskara Sustatzeko Zuzendaritzak egokitzat jotzen duen beste edozein informazio osagarri eskatzeko aukera izango du.
7.– Justifikaziorako aurkeztutako dokumentazio guztia aztertzeko eta ontzat emateko Jarraipen-batzordea eratuko da. Azterketa horren ondorioz bideratu beharreko ordainketak edota likidazio-ebazpenaren inguruko proposamenak Hizkuntza Politikarako sailburuordeari egingo dizkio. Hauek osatuko dute Jarraipen-batzordea:
a) Euskara Sustatzeko zuzendaria, batzordearen buru izango dena, Miren Josune Irabien Marigorta.
b) Sustapen Zerbitzuaren arduraduna, Miren Edurne Ramon Olano.
Jarraipen batzordeak idazkaria izango du: Euskara Sustatzeko Zuzendaritzako teknikaria: Alazne Intza Araiztegi. Idazkari-lanak egingo ditu eta hitza izango du, baina ez botorik.
25. artikulua.– Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren aipamena.
Agindu honen 19. artikuluan finkatutako betebeharraren arabera, laguntza-mota honetara jotzen duen hedabide orok Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak emandako babesaren berri adierazi beharko du, baldintza hauek betez:
a) Diruz lagundutako hedabide orok elementu hauez osatutako publizitate-oharra jaso beharko dute ezinbestean: Eusko Jaurlaritzaren logotipo normalizatua eta «Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua» esaldia.
b) Eusko Jaurlaritzaren logotipo normalizatua, esleitutako dirulaguntza onartzen den egunetik aurrera txertatuko da eta 12 hilabetez agerian egongo da.
c) Eusko Jaurlaritzaren logotipo normalizatua agerkariaren azalean jarriko da eta, hori guztiz ezinezkoa bada, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarekin adostuko du onuradunak garrantzi eta ikusgarritasun bera duen tokirik egokiena.
d) Oro har, publizitate ohar horrek, gutxienez ere 45 cm2-ko azalera izango du: 9 x 5 cm edo antzerakoa.
26. artikulua.– Datu pertsonalen babesari buruzko oinarrizko informazioa.
– Arduraduna: Euskara Sustatzeko Zuzendaritza, Kultura eta Hizkuntza Politika Saila.
– Xedea: Euskara Sustatzeko Zuzendaritzaren laguntzen eta dirulaguntzen deialdiak kudeatzea.
– Legitimazioa: tratamendua beharrezkoa da, interes publikoaren aldeko eginkizunen bat betetzeko edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak betetzeko jardunean.
– Hartzaileak: arloan eskumena duten administrazioak.
– Eskubideak: datuetarako irispidea izatea, datuak zuzentzea eta ezereztea, eta beste zenbait eskubide informazio gehigarrian daude.
– Informazio gehigarria: datuen babesari buruzko informazio gehigarria eta xehea duzu gure web-orrian: https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/024000-capa2-eu.shtml
Araudia:
– 2016/679 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluarena, 2016ko apirilaren 27koa. Datuak Babeserako Erregelamendu Orokorra.
https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/normativa_dpd/eu_def/adjuntos/RGPD-2016_0679_eu.pdf
– 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa.
www.boe.es/boe_euskera/dias/2018/12/06/pdfs/BOE-A-2018-16673-E.pdf
XEDAPEN GEHIGARRIA
Agindu honetan araututako laguntzetan ez dira betetzen Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. artikuluko 1. apartatuan ezarritako betekizun guztiak; beraz, ez dira estatu-laguntzatzat hartzen, eta, ondorioz, ez zaio Europar Batasunari jakinarazi behar. Hain zuzen, laguntza hauek ez diote Europar Batasunaren barneko merkataritzari eragiten, merkatu lokal batera xedatzen diren produktuak direnez. Horrenbestez, Europar Batasunaren Funtzionamendu Itunak 108.3 artikuluan xedatzen duen jakinarazpen prozeduratik salbuetsita daude laguntza hauek.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Administrazio-bidea amaitzen duen Agindu honen aurka interesdunak aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango dio Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita. Bestela, zuzen-zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango du Euskadiko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazio Auzietarako Salan bi hilabeteko epean, Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honetako euskarazko eta gaztelaniazko testuen artean interpretazio-auzirik sortuko balitz, jatorrizkoa euskaraz idatzitakoa dela kontuan izanik, hura hartuko da aintzat.
AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean izango du eragina Agindu honek.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko irailaren 2a.
Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,
IBONE BENGOETXEA OTAOLEA.
RSS