
176. zk., 2025eko irailaren 17a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (102 KB - 2 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LEHENDAKARITZA
3892
EBAZPENA, 2025eko uztailaren 10ekoa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariarena, Consignaciones Toro y Betolaza SA erakundeak Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakunde gisa aitortzea lortzeko aurkeztutako eskabideari uko egiten diona.
AURREKARIAK
Otsailaren 11ko 11/2014 Dekretuaren bidez, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako erakunde laguntzaile izateko aitorpena arautzen da, helburu izanik emakumeen eta gizonen berdintasunaren alde egiten duten eta berdintasuna eragozten duten oztopoak kentzen laguntzen duten baldintzak sustatzea, emakumeen eta gizonen aukera- eta tratu-berdintasunaren alde gizartean eta lan-eremuan sor daitezkeen ekimenak bultzatuz.
2024ko abenduaren 16an, Consignaciones Toro y Betolaza SA erakundeak Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako erakunde laguntzaile gisa aitortzeko eskabidea aurkeztu zuen. Bitarteko elektronikoen bidez aurkeztutako dokumentazioa aztertu ondoren, 2025eko ekainaren 13an, detektatutako zenbait gabezia zuzentzeko eta falta zen dokumentazioa aurkezteko eskatu zitzaion erakundeari, eta hamar egun balioduneko epea eman zitzaion horretarako.
Epe hori igarota, erakundeak ez du bidali eskatutako dokumentazioa, eta ez du inolako jarduketarik egin errekerimendu horren inguruan.
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Otsailaren 11ko 11/2014 Dekretuaren 7. artikuluak Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundearen aitorpena lortzeko prozedura arautzen du, eta xedatzen du ezen, eskabideak behar bezala beteta ez badaude edo eskatutako dokumentazioarekin batera ez badoaz, erakunde eskatzaileari eskatuko zaiola antzemandako akatsak hamar egun balioduneko epean zuzentzeko, eta ohartaraziko zaiola, hala egin ezean, eskabideari uko egin diola ulertuko dela, eta dagokion ebazpena emango dela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21. artikuluaren arabera.
39/2015 Legearen 68. artikuluak ezartzen duenez, hasierako eskaerak ez baditu betetzen eskatzen diren baldintzak edo ez badu nahitaezko dokumentaziorik aurkezten, organo eskudunak interesdunari eskatuko dio akatsa hamar egun balioduneko epean zuzentzeko, eta ohartaraziko dio, hori egin ezean, eskaeran atzera egin duela ulertuko dela, berariazko ebazpena eman ondoren.
Kasu honetan, Consignaciones Toro y Betolaza SA erakundeak ez du bete egindako zuzenketa-errekerimendua, eta, beraz, bere eskabidean atzera egin duela deklaratzea eta administrazio-espedientea amaitutzat jotzea dagokio, 39/2015 Legearen 21. eta 68. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz.
Ondorioz, Ebaluazio Batzordeak espedientea egiaztatu eta ebaluatu ondoren egindako ebazpen-proposamena ikusita, honako hau
EBAZTEN DUT:
Consignaciones Toro y Betolaza SA erakundeak Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakunde gisa aitortzeko egindako eskabidean atzera egin duela deklaratzea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21. eta 68. artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz.
AZKEN XEDAPEN BAKARRA
Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari. Beraz, aurka egiteko, berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete interesdunek Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete, zuzenean, dagokion Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena jaso eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko uztailaren 10a.
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendaria,
MIREN ELGARRESTA LARRABIDE.
RSS