Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

176. zk., 2025eko irailaren 17a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3891

1398/2025 EBAZPENA, irailaren 10ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez huts-zuzenketa egiten baita ebazpen honetan: 1388/2025 Ebazpena, irailaren 4koa, zeinaren bidez argitaratu baitzen Betetzeko Zailak diren lanpostuen EPE-ko lehiaketa-sistemaren eranskineko esleipendunen estatutupeko langile finkoaren izendapena, medikuaren kategorian (familiako medikuaren lanpostu funtzionala), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetako destinoetan.

Irailaren 4ko 1388/2025 Ebazpenaren bidez, argitaratu egin zen Betetzeko zailak diren lanpostuen EPEko lehiaketa-sistemaren eranskineko esleipendunen estatutupeko langile finkoaren izendapena medikuaren kategorian (familiako medikuaren lanpostu funtzionala), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetako destinoetan.

Hutsak aurkitu dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren webgunean 2025eko irailaren 5ean argitaratutako ebazpen horretan, beraz, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluaren babesean, hutsak zuzenduko dira, ebazpen honen eranskinean adierazitako moduan.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 51. artikuluan xedatutakoaren arabera, baliozkoak izango dira ebazpen honek egindako aldaketak eragiten ez dien egintzak eta izapideak.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren irailaren 10eko 1398/2025 Ebazpena Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko webgunean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzen da.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko irailaren 10a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MIREN LOREA BILBAO ARTECHE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala