
175. zk., 2025eko irailaren 16a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (123 KB - 2 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
3888
IRAGARKIA, zeinaren bidez Turismo eta Ostalaritzako zuzendariak turismoaren arloan ezarritako zehapen-prozeduraren ebazpena jakinarazten baita.
Ezinezkoa izan da egintza hori jakinaraztea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.
Prozeduran interesduna duen pertsonak (eranskinean identifikatzen da) ebazpenaren testu osoa eskura dezake, espedientea kontsulta dezake eta espediente barruko agirien kopiak lor ditzake Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saileko Turismo eta Ostalaritza Zuzendaritzara bertaratuta (Donostia kalea 1, 8. solairua, Lakua I, Vitoria-Gasteiz), edo Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Merkataritzako edozein lurralde-bulegotan agertuta. Hona hemen lurralde-bulegoen helbideak:
Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza: Concha Jenerala 23, Bilbao.
Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza: Easo 10, Donostia.
Arabako Lurralde Ordezkaritza: Samaniego 2, Vitoria-Gasteiz.
Edukia ikusteko beste aukera bat ere badu, dena den: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoa, «Nire karpeta»: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta
Era berean, hilabeteko epea dauka Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saileko Zerbitzuen zuzendariaren aurrean gora jotzeko errekurtsoa jartzeko.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko irailaren 3a.
Turismo eta Ostalaritzako zuzendaria,
CLARA NAVAS ROMANO.
RSS