Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

175. zk., 2025eko irailaren 16a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
3887

IRAGARKIA, Osasuneko Gipuzkoako lurralde-ordezkariarena, espedientearen instruktoreak G 12 2025 S zehapen-prozeduran eman duen ebazpen-proposamena jakinarazteko dena.

Saiatu garen arren, X3148800P zenbakiko AIZ duen pertsonari ezin izan diogu ohiko moduan jakinarazi zehapen-espedientearen ebazpen-proposamena. Horregatik argitaratzen da iragarki hau.

Honen arabera, jakinarazten zaio 2025eko uztailaren 3an zehapen-espedientearen instrukzio-proposamena eman dela, osasun-araudiaren arau-hauste bategatik.

Legezko ohartarazpenak:

Interesdunak hamabost egun balioduneko epea du jakinarazpen honen hurrengo egunetik zenbatzen hasita, egoki iritzitako alegazioak, agiriak eta justifikazioak aurkezteko, Osasuneko Lurralde Ordezkaritza honetan (Antso Jakitunaren hiribidea 35, Donostia-San Sebastián) gordailututa dagoen espedientearen edukia ezagutzeko, eta hartan dauden agirien kopiak eskuratzeko, betiere Euskal Administrazio Publikoen zehatzeko ahalari buruzko martxoaren 16ko 1/2023 Legearen 40.1 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Isuna jakinarazpen honen ondorengo 15 eguneko epean ordaintzen badu, zenbatekoa 39/2015 Legearen 85. artikuluan aurreikusitako deskontuen arabera murriztuko da. Ordainketa-gutuna iragarki honetan adierazitako helbidean eskatu ahal izango du.

Jakinarazpen honek «dies a quo» moduan du eragina, epe-kontaketari dagokionez, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Donostia, 2025eko irailaren 1a.

Osasuneko Gipuzkoako lurralde-ordezkaria,

JOSE RAMÓN ARAMBARRI BADIOLA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala