
175. zk., 2025eko irailaren 16a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (129 KB - 2 orri.)
- EPUB (138 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
HEZKUNTZA SAILA
3885
IRAGARKIA, 2025eko irailaren 2koa, Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baitira 2022-2023 eta 2023-2024 ikasturteetan unibertsitateaz kanpoko ikasketak egiteko beken, laguntzen eta sorospenen deialdian jarritako gora jotzeko errekurtsoen ebazpenak.
Ezinezkoa izan da ebazpen horiek zuzenean jakinaraztea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. eta 46. artikuluetan.
Hori dela eta, interesdunei jakinarazten zaie 2022-2023 eta 2023-2024 ikasturteetan unibertsitateaz kanpoko ikasketak egiteko beken, laguntzen eta sorospenen deialdiko ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoetan emandako ebazpenen testu osoa azter dezaketela Hezkuntza Saileko Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz; tel.: 945 018284).
Ebazpen horiek amaiera ematen diote administrazio-bideari, eta berorien aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahalko da Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien salan, bi hilabeteko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko irailaren 2a.
Araubide Juridiko eta Zerbitzuen zuzendaria,
MARTÍN GARTZIANDIA GARTZIANDIA.
ERANSKINA
2022-2023
(Ikus .PDF)
2023-2024
RSS