Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

175. zk., 2025eko irailaren 16a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
3883

EBAZPENA, 2025eko uztailaren 23koa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, 2021eko apirilaren 28ko Ebazpenaren arabera emandako dirulaguntzen zerrenda jendaurrean azaltzeko dena (2021eko apirilaren 28ko Ebazpena, Euskadiko toki-administrazio publikoaren energia-jasangarritasuna hobetzeko azterlanak eta auditoriak egiteko laguntzen programaren oinarri arautzaileak onartzen, deialdia egiten eta argitaratzen dituena).

AURREKARIAK

2021eko maiatzaren 18ko datarekin, EHAAn (96. zenbakia) 2021eko apirilaren 28ko Ebazpena argitaratu zen, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, Euskadiko toki-administrazio publikoaren energia-jasangarritasuna hobetzeko azterlanak eta auditoriak egiteko laguntzen programaren oinarri arautzaileak onartzen, deialdia egiten eta argitaratzen dituena.

Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2 artikuluarekin bat etorriz, aldekoak diren dirulaguntzei eta aldaketei buruzko ebazpenak EHAAn argitaratuko dira, laguntzak eta dirulaguntzak ezartzen dituzten arauek beste era batera egiteko esaten ez badute.

Goraxeago adierazitako guztiagatik eta Energiaren Euskal Erakundearen dirulaguntzari lotutako jardunak eskatzen duen publizitate-printzipioa betetzeko xedez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Euskadiko toki-administrazio publikoaren energia-jasangarritasuna hobetzeko azterlanak eta auditoriak egiteko laguntzen programaren kontura emandako dirulaguntzen zerrenda argitaratzea honekin batera doan eranskinean.

Bilbao, 2025eko uztailaren 23a.

Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,

MIKEL AMUNDARAIN LEIBAR.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala