
175. zk., 2025eko irailaren 16a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (100 KB - 2 orri.)
- EPUB (112 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
3882
EBAZPENA, 2025eko uztailaren 18koa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, 2021eko apirilaren 28ko Ebazpenaren arabera emandako dirulaguntzen zerrenda jendaurrean azaltzeko dena (2021eko apirilaren 28ko Ebazpena, garatzeko bidean dauden itsas-arloko energia-teknologia berriztagarriak frogatzeko eta balidatzeko inbertsioetarako 2021. urterako laguntzen programaren oinarri arautzaileak onartzen, deialdia egiten eta argitaratzen dituena).
AURREKARIAK
2021eko maiatzaren 18ko datarekin, EHAAn (96. zenbakia) 2021eko apirilaren 28ko Ebazpena argitaratu zen, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, garatzeko bidean dauden itsas-arloko energia-teknologia berriztagarriak frogatzeko eta balidatzeko inbertsioetarako 2021. urterako laguntzen programaren oinarri arautzaileak onartzen, deialdia egiten eta argitaratzen dituena.
Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2 artikuluarekin bat etorriz, aldekoak diren dirulaguntzei eta aldaketei buruzko ebazpenak EHAAn argitaratuko dira, laguntzak eta dirulaguntzak ezartzen dituzten arauek beste era batera egiteko esaten ez badute.
Goraxeago adierazitako guztiagatik eta Energiaren Euskal Erakundearen dirulaguntzari lotutako jardunak eskatzen duen publizitate-printzipioa betetzeko xedez, honako hau
EBAZTEN DUT:
Garatzeko bidean dauden itsas-arloko energia-teknologia berriztagarriak frogatzeko eta balidatzeko inbertsioetarako 2021. urterako laguntzen programaren arabera emandako dirulaguntzen zerrenda argitaratzea honekin batera doan eranskinean.
Bilbao, 2025eko uztailaren 18a.
Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,
MIKEL AMUNDARAIN LEIBAR.
RSS