Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

175. zk., 2025eko irailaren 16a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
3881

EBAZPENA, 2025eko uztailaren 9koa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, 2023ko maiatzaren 22ko Ebazpenaren arabera emandako dirulaguntzen zerrenda jendaurrean azaltzeko dena (2023ko maiatzaren 22ko Ebazpena, energia berriztagarriak ezartzeko bideragarritasun-azterlanetarako eta energia-eraginkortasunerako inbertsioetarako laguntzen programaren oinarri arautzaileak onetsi, deitu eta argitaratzen dituena).

AURREKARIAK

2023ko ekainaren 5eko datarekin, EHAAn (105. zenbakia) 2023ko maiatzaren 22ko Ebazpena argitaratu zen, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, energia berriztagarriak ezartzeko bideragarritasun-azterlanetarako eta energia-eraginkortasunerako inbertsioetarako laguntzen programaren oinarri arautzaileak onetsi, deitu eta argitaratzen dituena.

Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2 artikuluarekin bat etorriz, aldekoak diren dirulaguntzei eta aldaketei buruzko ebazpenak EHAAn argitaratuko dira, laguntzak eta dirulaguntzak ezartzen dituzten arauek beste era batera egiteko esaten ez badute.

Goraxeago adierazitako guztiagatik eta Energiaren Euskal Erakundearen dirulaguntzari lotutako jardunak eskatzen duen publizitate-printzipioa betetzeko xedez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Energia berriztagarriak ezartzeko bideragarritasun-azterlanetarako eta energia-eraginkortasunerako inbertsioetarako laguntzen programaren arabera emandako dirulaguntzen zerrenda argitaratzea honekin batera doan eranskinean.

Bilbao, 2025eko uztailaren 9a.

Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,

MIKEL AMUNDARAIN LEIBAR.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala