Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

175. zk., 2025eko irailaren 16a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
3877

AGINDUA, 2025eko uztailaren 24koa, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuarena, Fundación Etikarte-Ética y Convivencia Fundazioa izeneko fundazioa azkentzeko eta likidatzeko erabakiak Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko dena.

2024ko abenduaren 31n, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Sailaren Erregistro Orokorrean sartu zen Fundación Etikarte-Ética y Convivencia Fundazioa izeneko fundazioa azkentzeko eta likidatzeko erabakiak publiko egiteko eskritura Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko eskaera. Eskaera-idazkiari administrazio-espedientean jasotako dokumentazioa erantsi zitzaion.

Fundazioaren patronatuak 2023ko abenduaren 5ean hartu zuen azkentzeko erabakia, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzak berretsi zuen 2024ko apirilaren 3ko Ebazpenaren bidez. Patronatuak bere eginkizunak utziko ditu, eta likidazio-batzorde bat izendatuko da, likidazio-eragiketak eta gerakinaren erabilera gauzatzeko.

Patronatuak fundazioa azkentzea erabaki du, fundazioaren helburua betetzea ezinezkoa delako, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 40.c artikuluan eta fundazioaren estatutuen 34.c artikuluan xedatutakoaren arabera. Gobernu-organoak erabaki du, bere baitan izandako bajak ordezkatzea ezinezkoa denez, beste erakunde batzuek jarrai dezatela fundazioa eratzeko xedea garatzen.

Patronatuak erabaki zuen soberakina Caritas Diocesana de San Sebastiánri ematea (Donostian du helbidea, Salamanca pasealekuko 4. zenbakian eta IFK: G-20057840), eta beste erdia, berriz, «Fundacion Oreki Fundazioa»ri (helbidea: Lasarte-Oria – Gipuzkoa, Caddie plaza 1, beheko solairua eta IFK: G20737466).

2024ko maiatzaren 14an, likidazio-eragiketak amaitu eta gerakina entregatu ondoren, likidazio-batzordeak likidazio-erabakia hartu zuen, eta, azkenik, 2024ko abenduaren 31n, eskritura publikoa aurkeztu zen Donostian, 2024ko abenduaren 30ean, Gaspar Rodriguez Santos notarioaren aurrean (protokolo-zenbakia: 2169). Eskritura horren bidez, bi erabakiak formalizatu ziren, azkentzekoak eta likidatzekoak, eta nahitaezko dokumentazioa protokolizatu zen.

Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuari dagokio espediente hau agindu bidez ebaztea. Hala ezarrita dago: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 3.1.a) artikuluan; Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen lehendakariaren ekainaren 23ko 18/2024 Dekretuaren 9.1.n) artikuluan; eta Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urriaren 29ko 317/2024 Dekretuaren 11.1.l) artikuluan.

Espedienteari funtsezko iritzitako datu eta dokumentu guztiak erantsi zaizkio, eta bereziki bete dira Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 40., 41., 42., 43. Eta 51.2 artikuluetan; eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 48. eta 49. artikuluetan aurreikusitako baldintzak.

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea Fundación Etikarte-Ética y Convivencia Fundazioa azkentzeko eta likidatzeko erabakiak, agindu honen datarekin, 2024ko abenduaren 30ean Donostian Gaspar Rodriguez Santos notarioaren aurrean egiletsitako azkentze- eta likidazio-eskrituran aurreikusitako baldintzetan (protokolo-zenbakia: 2169), fundazioaren erregistro-idazpenak ezerezteko.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei jakinaraztea.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko uztailaren 24a.

Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua,

MARÍA UBARRECHENA CID.


Azterketa dokumentala