Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

175. zk., 2025eko irailaren 16a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

HAURRESKOLAK
3875

05/07-2025 ERABAKIA, 2025eko uztailaren 22koa, Haurreskolak Partzuergoaren Zuzendaritza Batzordearena, zeinaren bidez onartzen baita Haurreskolak Partzuergoko 2025eko Enplegu Publikoaren Eskaintza.

Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 70. artikuluak ezartzen duenez, giza baliabideen beharrizanak daudenean, eta, horretarako aurrekontuko diru-izendapena egonda, enplegu publikoaren eskaintzaren bidez beteko dira, edo langile-premiak betetzeko antzeko beste kudeaketa-tresna baten bidez. Horrek berekin ekarriko du konprometitutako plazetarako hautaketa-prozesuen deialdia egin beharra, gehienez ere ehuneko hamarrera arte, eta prozesu horietarako deialdia egiteko gehieneko epea ezarriko da.

Lege beraren 83. artikuluari jarraituz, langile lan-kontratudunak lekuz mugitu eta lanpostuak betetzerakoan, aplikatzekoak diren hitzarmen kolektiboetan ezarritakoa izango da oinarri, eta, horrelakorik ezean, karrerako funtzionarioak lekuz mugitzeko eta lanpostuak betetzeko sistema hartuko da aintzakotzat.

Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 52.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, aurrekontu-esleipena duten postuak betetzeko langileak behar direnean, postuok ezin direlako bete administrazio bakoitzean dauden giza baliabideekin, enplegu publikoaren eskaintza egin beharko dute euskal administrazio publikoek eta haien mendeko entitateek, edo antzeko beste edozein kudeaketa-tresna erabili, langileen ordezkaritzarekin negoziatu ondoren.

Aurrekoarekin lotuta, hiru urtetik beherako haurren eskolak eta horientzako asistentzia- eta hezkuntza-arreta kudeatzeko Haurreskolak Partzuergoaren Estatutuen 32. artikuluak xedatzen duenez, Partzuergoak langile propioak hautatuko ditu deialdi publiko bidez, eta horretan publikotasun-, berdintasun-, merezimendu- eta gaitasun-irizpideak bermatuko dira. Horrela aukeratutako langileen Partzuergoarekiko lotura indarrean dagoen lan-arloko legeriaren modalitateetan oinarrituko da, eta Zuzendaritza Batzordeari dagokio langileen plantilla onartzea.

Aipatutako manuak betez, Erabaki honen bidez, Haurreskolak Partzuergoko lan-eskaintza publikoa onartzen da. Hezitzaileen nahiz kudeaketa arloan hutsik dauden plazak sartzen dira eskaintza honetan, beharrezko baitira zerbitzu publikoen funtzionamendu egokirako. Erabaki honen eranskinean adierazitako eskaintzak barnean hartzen du Estatuaren Aurrekontu Orokorren Legeko 2023ko birjarpen-tasa, 2025era arte luzatua.

Eskainitako plazak oposizio-lehiaketa bidez beteko dira, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 61. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Eskainitako plaza-kopurua kontutan izanik, ez da aurreikusten desgaitasuna duten pertsonentzako plaza hutsen kupoa gordetzea (betekizun hori Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 59. artikuluak xedatzen du).

Adierazitako guztiaren ondorioz, Haurreskolak Partzuergoaren indarreango Estatutuen 18. artikuluan xedatutakoaren arabera, langileen ordezkaritzarekin aldez aurretik negoziatu ondoren, Zuzendaritza Batzordeak honako erabakia hartu du:

ERABAKIA

Lehenengoa.– Haurreskolak Partzuergoaren 2025eko lan-eskaintza publikoa onartzea.

Bigarrena.– Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Eibar, 2025eko uztailaren 22a.

Haurreskolak Partzuergoko presidentea,

MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.

Haurreskolak Partzuergoko idazkaria,

IRUNE MUGURUZA MENDARTE.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala