
175. zk., 2025eko irailaren 16a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (94 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3870
1372/2025 EBAZPENA, abuztuaren 28koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Koldo Berganzo Corrales jaunaren kargu-uztea deklaratzen baita Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ospitaleko Arreta Koordinatzeko zuzendariorde lanposturako.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 29ko 1486/2024 Ebazpenaren bidez (2024ko azaroaren 25eko EHAA, 229. zk.), Koldo Berganzo Corrales jauna Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ospitaleko Arreta Koordinatzeko zuzendariorde izendatu zen.
Ondorioz, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoko Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak eta aplikagarriak diren gainerako xedapenek ezarritakoaren arabera, zuzendari nagusiak
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Koldo Berganzo Corrales, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ospitaleko Arreta Koordinatzeko zuzendariorde kargutik kentzea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Osasun Zerbitzuko Asistentzia Sanitarioko zuzendari izendatua izan delako (Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2025eko abuztuaren 27ko Erabakia) eta, bide batez, egindako lanagatik eskerrak ematea.
Bigarrena.– Ebazpen honek 2025eko abuztuaren 27ko lanaldia amaitzean izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Interesdunari eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Plangintzako eta Kudeaketako Zuzendariordetzari ebazpen honen berri ematea.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko abuztuaren 28a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MIREN LOREA BILBAO ARTECHE.
RSS