Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

175. zk., 2025eko irailaren 16a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3869

36/2025 EBAZPENA, abuztuaren 27koa, Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Lucía Aulestia Seoane andrea Administrazioko taldeburu (Informatikako Arloa) izendatzen baita, izendapen askez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroan.

Ekainaren 30eko 27/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi publikoa egin zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroko Administrazioko taldeburuaren (Informatikako Arloa) lanpostu bat izendapen askez hornitzeko (2025eko uztailaren 21eko EHAA, 137. zk.).

Batzordeak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Lucía Aulestia Seoane andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da pertsona hori Administrazioko taldeburu (Informatikako Arloa) izendatzea, izendapen askez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroan.

Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan xedatutakoarekin,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Lucía Aulestia Seoane andrea Administrazioko taldeburu (Informatikako Arloa) izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroan.

Bigarrena.– Izendapen honek 2025eko abuztuaren 26an izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Izendapenak egin dituen organoak edozein unetan kargugabetu ditzake, bere eskumen-ahalez, izendapen askeko sistemaren bidez izendatu dituen langileak. Kargutik kentzeak edo mugiarazteak honako hau eragingo du: langilea beste lanpostu funtzional batera lekualdatuko da, baina, edonola ere, interesdunak duen kategoriari dagozkion baldintzei eutsiko die. Hain zuzen, ezaugarri berberak dituen lanpostu bati atxikiko zaio eta, ahal dela, izendapena jaso aurretik bera zegoen antolakuntza- eta lurralde-eremu berberetan. Atxikitze horrek, hain zuzen, kargugabetze-dataren hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak, eta lanpostua betetzeko eskatzen diren betekizun eta baldintza guztiak bete beharko ditu.

Laugarrena.– Interesdunari eta Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroko Langileen Zuzendaritzari ebazpen honen berri ematea.

Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Galdakao, 2025eko abuztuaren 27a.

Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroko zuzendari-gerentea,

ROBERTO IBARRETXE ALTUBE.


Azterketa dokumentala