Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

175. zk., 2025eko irailaren 16a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

HEZKUNTZA SAILA
3867

AGINDUA, 2025eko irailaren 9koa, Hezkuntzako sailburuarena, sail honetan lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia ebazten duena.

Urtarrilaren 13ko 3/2009 Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Ikuskaritzako lanpostu-zerrenda onartzen duenak, Hezkuntza Ikuskaritzako lurraldeburuaren lanpostua ezarri zuen. Lanpostu horren eginkizunak Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Ikuskaritzari buruzko ekainaren 28ko 98/2016 Dekretuaren 14. artikuluan daude jasota.

Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Ikuskaritzari buruzko ekainaren 28ko 98/2016 Dekretuaren 13.5 artikuluak xedatzen duenez, lurraldeburuak ikuskari nagusiaren mende egongo dira zuzenean, eta hezkuntza-arloan eskumena duen saileko titularrak izendatuko ditu, ikuskari nagusiak proposatuta, izendapen askeko prozeduraren bidez.

Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legeak 102. eta 103. artikuluetan eta Hezkuntzako sailburuaren 2024ko abuztuaren 27ko Aginduak (sail honetan lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzen duenak) laugarren oinarrian agindutakoaren arabera (2024ko irailaren 10eko EHAA), honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Maria Meijide Bermudez andrea izendatzea Gipuzkoako Ikuskaritzako lurraldeburu.

Bigarrena.– Izendapen horrek 2025eko irailaren 1etik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.– Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko irailaren 9a.

Hezkuntzako sailburua,

MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.


Azterketa dokumentala