
174. zk., 2025eko irailaren 15a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (105 KB - 2 orri.)
- EPUB (124 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
3863
EBAZPENA, 2025eko uztailaren 18koa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, 2022ko maiatzaren 27ko Ebazpenaren arabera emandako dirulaguntzen zerrenda jendaurrean azaltzeko dena (2022ko maiatzaren 27ko Ebazpena, 2022. urterako itsas arloko garatzeko bidean dauden energia-teknologia berriztagarriak frogatzeko eta baliozkotzeko inbertsioetarako laguntzen programaren oinarri arautzaileak onartzen, deialdia egiten eta argitaratzen dituena).
AURREKARIAK
2022ko ekainaren 15eko datarekin, EHAAn (115. zenbakia) 2022ko maiatzaren 27ko Ebazpena argitaratu zen, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, 2022. urterako itsas arloko garatzeko bidean dauden energia-teknologia berriztagarriak frogatzeko eta baliozkotzeko inbertsioetarako laguntzen programaren oinarri arautzaileak onartzen, deialdia egiten eta argitaratzen dituena.
Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2 artikuluarekin bat etorriz, aldekoak diren dirulaguntzei eta aldaketei buruzko ebazpenak EHAAn argitaratuko dira, laguntzak eta dirulaguntzak ezartzen dituzten arauek beste era batera egiteko esaten ez badute.
Goraxeago adierazitako guztiagatik eta Energiaren Euskal Erakundearen dirulaguntzari lotutako jardunak eskatzen duen publizitate-printzipioa betetzeko xedez, honako hau
EBAZTEN DUT:
2022. urterako itsas arloko garatzeko bidean dauden energia-teknologia berriztagarriak frogatzeko eta baliozkotzeko inbertsioetarako laguntzen programaren babespean emandako dirulaguntzen zerrenda argitaratzea honekin batera doan eranskinean.
Bilbao, 2025eko uztailaren 18a.
Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,
MIKEL AMUNDARAIN LEIBAR.
RSS