Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

174. zk., 2025eko irailaren 15a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
3862

EBAZPENA, 2025eko uztailaren 16koa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, 2020ko urtarrilaren 17ko Ebazpenaren arabera emandako dirulaguntzen zerrenda jendaurrean azaltzeko dena (2020ko urtarrilaren 17ko Ebazpena, zeinaren bidez onartzen, deitzen eta argitaratzen baitira garapen-bidean dauden itsasoko energia-teknologia berriztagarriak erakusteko eta balioztatzeko inbertsioak sustatzeari begirako dirulaguntzen programaren oinarri arautzaileak – 2020. urtea).

AURREKARIAK

2020ko urtarrilaren 30eko datarekin, EHAAn (20. zenbakia) 2020ko urtarrilaren 17ko Ebazpena argitaratu zen, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez onartzen, deitzen eta argitaratzen baitira garapen-bidean dauden itsasoko energia-teknologia berriztagarriak erakusteko eta balioztatzeko inbertsioak sustatzeari begirako dirulaguntzen programaren oinarri arautzaileak – 2020. urtea).

Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2 artikuluarekin bat etorriz, aldekoak diren dirulaguntzei eta aldaketei buruzko ebazpenak EHAAn argitaratuko dira, laguntzak eta dirulaguntzak ezartzen dituzten arauek beste era batera egiteko esaten ez badute.

Goraxeago adierazitako guztiagatik eta Energiaren Euskal Erakundearen dirulaguntzari lotutako jardunak eskatzen duen publizitate-printzipioa betetzeko xedez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Garapen-bidean dauden itsasoko energia-teknologia berriztagarriak erakusteko eta balioztatzeko inbertsioak sustatzeari begirako dirulaguntzen programaren (2020. urtea) arabera emandako dirulaguntzen zerrenda argitaratzea honekin batera doan eranskinean.

Bilbao, 2025eko uztailaren 16a.

Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,

MIKEL AMUNDARAIN LEIBAR.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala