Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

174. zk., 2025eko irailaren 15a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LANBIDE-EUSKAL ENPLEGU ZERBITZU PUBLIKOA
3861

EBAZPENA, 2025eko irailaren 5ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez 2024-2025 urteetarako laguntzen deialdiaren aldaketa argitaratzen baita; deialdi hori etorkinen prestakuntza eta laneratzerako errotze-arrazoien bidez egoitza eta lanerako baimenak errazteko ibilbide integralen proiektuetara bideratutako dirulaguntzen deialdia da.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Administrazio Kontseiluak, 2025eko irailaren 4an egindako bilkuran, 2024-2025 urteetarako laguntzen deialdiaren aldaketa onartzen duen Erabakia hartu du. Deialdi hori etorkinen prestakuntza eta laneratzerako errotze-arrazoien bidez egoitza eta lanerako baimenak errazteko ibilbide integralen proiektuetara bideratutako dirulaguntzen deialdia da. Betiere apirilaren 29ko 93/2025 Dekretuaren bidez onartutako estatutuetako 11 j) artikuluaren arabera.

Estatutu horien 14.2.n) artikuluan xedatutakoaren arabera, zuzenbide pribatuko ente publiko horren zuzendari nagusiari dagokio argitaratu daitezen agintzea.

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Administrazio Kontseiluaren 2025eko irailaren 4ko Erabakia argitaratzea, zeinaren bidez 2024-2025 urteetarako laguntzen deialdiaren aldaketa onartzen baita. Deialdi hori etorkinen prestakuntza eta laneratzerako errotze-arrazoien bidez egoitza eta lanerako baimenak errazteko ibilbide integralen proiektuetara bideratutako dirulaguntzen deialdia da.

Bigarrena.– Ezagutzera ematea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Administrazio Kontseiluaren erabaki horrek ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik izango dituela ondorioak.

Hirugarrena.– Ohartaraztea Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Administrazio Kontseiluaren erabaki horren aurka berraztertze-errekurtsoa aurkeztu dakiokeela organo horri berari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu daiteke zuzenean, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko irailaren 5a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren zuzendari nagusia,

FRANCISCO PEDRAZA MORENO.

ERANSKINA
2024-2025 URTEETARAKO DIRULAGUNTZEN DEIALDIAREN ALDAKETA. DEIALDI HORI ETORKINEN PRESTAKUNTZA ETA LANERATZERAKO ERROTZE-ARRAZOIEN BIDEZ EGOITZA ETA LANERAKO BAIMENAK ERRAZTEKO IBILBIDE INTEGRALEN PROIEKTUETARA BIDERATUTAKO DIRULAGUNTZEN DEIALDIA DA.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2024ko apirilaren 23ko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, 2024-2025 ekitaldietarako dirulaguntzen deialdia onartu zen. Deialdi hori etorkinen prestakuntza eta laneratzerako errotze-arrazoien bidez egoitza eta lanerako baimenak errazteko ibilbide integralen proiektuetara bideratutako dirulaguntzen deialdia da. Deialdi hori 2024ko maiatzaren 6ko EHAAn argitaratu zen, enteko zuzendari nagusiaren 2024ko apirilaren 24ko Ebazpenaren bidez.

Deialdi horretan araututako laguntzak bi dirulaguntza-lerroren bidez ematen dira:

a) Prestakuntzarako errotze-ibilbide integralen proiektuak sustatzen dituzten erakundeentzako laguntzak.

b) Euskal Autonomia Erkidegoan lantokia duten eta deialdi honetako prestakuntzarako sustraitze-ibilbide integralen proiektuetan parte hartzen duten pertsonak kontratatzen dituzten enpresa pribatu fisikoentzako nahiz juridikoentzako laguntzak.

2. artikuluko 1.5 atalean ezarritakoaren arabera, lan-kontratuetan, diruz lagundu ahal izango dira deialdi honen babespean diruz lagundutako ibilbide integralen proiektuetan parte hartzen duten pertsonekin sinatutakoak, horien arabera eskuratu bada egoitza eta lanerako baimena, prestakuntzarako errotzearen figuraren bidez.

2025eko maiatzaren 20an azaroaren 19ko 1155/2024 Errege Dekretuaren Atzerritartasun Erregelamendua indarrean sartu zenean, egoitza-baimena egoitza- eta lan-baimen bihurtzeko baldintzak –horietan oinarrituta diseinatu zen deialdia– murriztu ziren.

Prestakuntzarako errotze-ibilbide horietako parte-hartzaileei kalterik ez egiteko, hiru lurralde historikoetako Atzerritarren hiru bulegoek erabaki zuten eskaera horiek errotze soziolaboralaren figurara bideratzea.

Hori dela eta, beharrezkoa da laguntzen deialdia aldatzea, deialdi honen babesean diruz lagundutako ibilbideetan parte hartzen duten pertsonekin sinatutako lan-kontratuak diruz laguntzea onartuz, baldin eta ibilbide horien bidez egoitza- eta lan-baimena lortu bada salbuespenezko edozein sustraitze-figuraren bidez.

Horregatik, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak egindako proposamena kontuan hartuta, ente honetako Administrazio Kontseiluak, 2025eko irailaren 4ko saioan, 2024-2025 ekitaldietarako laguntzen deialdia aldatzea onartu du; deialdi hori etorkinen prestakuntzarako eta laneratzerako errotze-arrazoien bidez egoitza eta lanerako baimenak errazteko ibilbide integralen proiektuetara bideratutako dirulaguntzena da. Eta aldaketa hauxe da:

Artikulu bakarra.– Aipatutako deialdiaren 2. artikuluaren 1. 5 apartatua aldatzen da, eta honela geratuko da idatzita:

«1.5.– Partaideak kontratatzea.

Lan-kontratuetan, diruz lagundu ahal izango dira deialdi honen babespean diruz lagundutako ibilbide integralen proiektuetan parte hartzen duten pertsonekin sinatutakoak, horien arabera eskuratu bada egoitza eta lanerako baimena, prestakuntzarako errotzearen figuren bidez –gizarte- eta prestakuntza-errotzea eta gizarte- eta lan-errotzea.

Errotzearen arrazoiaren arabera, lan-kontratuek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

1155/2024 Errege Dekretua indarrean jarri aurretik prestakuntzarako salbuespenezko inguruabarren ondoriozko aldi baterako baimenaren titular diren eta hura indarrean jarri aurretik bizileku- eta lan-baimenaren eskaera aurkeztu duten atzerritarrentzako lan-kontratuen betekizunak 557/2011 Errege Dekretuaren 124.4 artikuluan eta apirilaren 20ko 557/2011 Errege Dekretuaren bidez onartutako Atzerritarren Erregelamenduaren 124. artikuluan aurreikusitako prestakuntzarako errotzeari eta errotze-arrazoiengatiko aldi baterako bizileku-baimenen beste gai komun batzuei buruzko SEM 1/2022 Jarraibideetan araututa daude (https://www.inclusion.gob.es/web/migraciones/instrucciones).

1155/2024 Errege Dekretua indarrean jarri aurretik prestakuntzarako salbuespenezko inguruabarren ondoriozko aldi baterako baimenaren titular diren eta hura indarrean jarri aurretik bizileku- eta lan-baimenaren eskaera aurkeztu duten atzerritarrentzako lan-kontratuen betekizunak, 2011 Errege Dekretuaren 124.4 artikuluko baldintzetan bizileku- eta lan-baimenaren eskaerarik aurkeztu ez badute, eta bizileku- eta lan-baimen bihurtzeko eskatu, 1155/2024 Errege Dekretuaren 191. artikuluan araututa daude.

Azaroaren 19ko 1155/2024 Errege Dekretuaren bidez onartutako Atzerritarrek Espainian dituzten eskubide eta askatasunei eta haien gizarteratzeari buruzko 4/2000 Lege Organikoaren Erregelamendu berriaren 127.b artikuluan eta azaroaren 19ko 1155/2024 Errege Dekretuaren 125. artikuluan (https://www.inclusion.gob.es/web/migraciones/instrucciones) aurreikusitako errotze arrazoiengatiko aldi baterako bizileku-baimenei buruzko SEM 1/2025 Jarraibideetan araututa daude gizarte- eta lan-errotzearen figurarako lan-kontratuen betekizunak.

Era berean, honako baldintza hauek ezartzen dira:

a) Kontratuak idatziz egingo dira, Euskal Autonomia Erkidegoko lantokietan lan egiteko.

b) Lan-kontratu bakarra sinatu beharko da partaide bakoitzeko.

c) Lan-kontratuen iraupena 6 hilabetekoa izango da, gutxienez, baldin eta kontratua lanaldi osokoa bada, edo 9 hilabetekoa, lanaldi partzialekoa bada. Hala ere, goian aipatutako araudiak –aukeratu den sustraitze-figuraren arabera– lan-kontratuaren baldintzen artean eskatu ahalko du urteko zenbaketa orokorrean lanbidearteko gutxieneko soldata edo hitzarmen kolektibo aplikagarrian ezarritakoa jasoko dela egiaztatzeko».


Azterketa dokumentala