Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

174. zk., 2025eko irailaren 15a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

JUSTIZIA ETA GIZA ESKUBIDEEN SAILA
3859

EBAZPENA, 2025eko abuztuaren 27koa, Justiziako sailburuordearena, 2025eko ekitaldirako espetxe-arloko lan eta ikerketaren «Francisco Javier Gómez Elosegui» saria emateko dena.

Maiatzaren 16ko 68/2023 Dekretuaren bidez, espetxe-arloko lan eta ikerketaren «Francisco Javier Gómez Elosegui» saria sortu eta arautu zen.

Justiziako sailburuordearen 2025eko ekainaren 25eko Ebazpenaren bidez (2025eko uztailaren 4ko EHAA, 124. zk.), espetxe-arloko lan eta ikerketaren «Francisco Javier Gómez Elosegui» saria emateko deialdia egin zen 2025eko ekitaldirako.

Deialdi-ebazpenaren bosgarren artikuluan ezarritakoaren arabera eta maiatzaren 16ko 68/2023 Dekretuaren 7. artikuluan ezarritako esleipen-irizpideekin bat etorriz osatutako epaimahaia bildu eta gaia eztabaidatu ondoren, erabaki arrazoitu bat eman zuen, eta saria emateko proposamena egin zuen.

Ondorioz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Saria ematea.

2025eko ekitaldiko «Francisco Javier Gómez Elosegui» saria Arabako hiesaren aurkako herritarren batzordeari (Sidalava) ematea, espetxe-arloan egindako lan eta ikerketagatik. Izan ere, batzorde hau nabarmendu egin da bere elkarte-oinarri sendoagatik eta esku-hartze komunitario eta parte-hartzaileko ereduko pertsonak ardatz hartuta egindako lan-ibilbide luzeagatik, kalteberatasun edota gizarte-bazterkeriako egoeran dauden pertsonei arreta eta harrera emateko beste baliabide batzuekin ondo koordinatuta, eta askatasunik gabe dauden pertsonen kolektiboari arreta berezia eskainiz, duela 30 urte baino gehiagotik.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Justizia eta Giza Eskubideetako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko abuztuaren 27a.

Justiziako sailburuordea,

ALFONSO GÓMEZ FERNÁNDEZ.


Azterketa dokumentala