
174. zk., 2025eko irailaren 15a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (1827 KB - 75 orri.)
- EPUB (2725 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
3847
AGINDUA, 2025eko irailaren 1ekoa, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko hainbat eskalatako karrerako funtzionario izendatzen baitira Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko maiatzaren 18ko, 2022ko irailaren 8ko eta 2022ko azaroaren 18ko aginduen bidez deitutako enplegua finkatzeko prozesu berezietan eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuetan hautatutako pertsonak.
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko maiatzaren 18ko Aginduaren bidez onartu ziren Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako kidego eta eskaletan enplegua finkatzeko prozesu bereziak eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuak arautu behar dituzten oinarri orokorrak.
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko maiatzaren 18ko, 2022ko irailaren 8ko eta 2022ko azaroaren 18ko aginduen bidez, deialdia egin zen enplegua finkatzeko prozesu berezietarako eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuetarako askotariko kidego eta eskalatan.
IVAPeko zuzendariaren 2025eko ekainaren 6ko eta 20ko ebazpenen bidez, prozesu horietan hautatutako pertsonen behin betiko zerrendak argitaratu ziren, eta, era berean, hogei eguneko epea eman zen prozesu horietan eskatutako baldintzak eta balioetsitako merezimenduak betetzen direla egiaztatzeko agiriak aurkezteko.
Hautatuak izan diren guztiek eskatutako agiriak ezarritako epean aurkeztu dituztenez, karrerako funtzionario izendatzea dagokie. Agindu honen eranskinetan jaso dira hautatuak nor diren.
Era berean, Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 71.5 artikuluan xedatutakoaren arabera, funtzionario sartu berriei esleitutako destinoak zer sistemaren bidez betetzeko zeuden erreserbatuta, sistema horren bidez lortu dutela joko da ondorio guztietarako.
Horrenbestez, bat etorriz Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako kidego eta eskaletan enplegua finkatzeko prozesu bereziak eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuak arautzen dituzten oinarri orokorren 16. apartatuan ezarritakoarekin (oinarri orokor horiek Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko maiatzaren 18ko Aginduaren bidez onartu ziren), eta Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 18.2.r) artikuluan zehaztutako ahalmenak erabiliz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Karrerako funtzionario izendatzea, jarraian zehaztu diren Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako eskaletan, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko maiatzaren 18ko, 2022ko irailaren 8ko eta 2022ko azaroaren 18ko aginduen bidez deitutako enplegua finkatzeko prozesu berezietan eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuetan hautatutako pertsonak (agindu honen eranskinetan zehazten da pertsona horiek nor diren):
(Ikus .PDF)
Bigarrena.– Izendatutako pertsonek 2025eko urriaren 1ean hartu behar dituzte jabetzan esleitutako lanpostuak.
Ezarritako egunean, ezinbesteko kasuetan izan ezik, lanpostuaz jabetzen ez denak galdu egingo ditu Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko funtzionario izateko eskubide guztiak, deialditik eratorriak, hain zuzen.
Hirugarrena.– Sartu berri diren karrerako funtzionarioak behin betiko atxikiko dira esleitu zaien lanpostura, eta esleitutako lanpostua zer sistemaren bidez betetzeko zegoen erreserbatuta, sistema horren bidez lortu dutela joko da ondorio guztietarako.
Laugarrena.– Karrerako funtzionario izendatzeari eta lanpostuaz jabetzeari buruzko datuek Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko (EB) 2016/679 Erregelamendutik eta abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikotik eratorritako babesa izango dute. Datuen babesari buruzko informazioa agindu honen LXI. eranskinean dago.
AZKEN XEDAPENA
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo, bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bi hileko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; betiere, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legean xedatutakoarekin.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko irailaren 1a.
Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua,
MARÍA UBARRECHENA CID.
RSS