
173. zk., 2025eko irailaren 12a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (127 KB - 3 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSASUN SAILA
3836
IRAGARKIA, osasun-zerbitzuak emateagatik zorpetutako tasen zerrenda jakinarazten duena.
Ezinezkoa izan da errekerimendu hori zuzenean jakinaraztea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian.
Era berean, interesdunari jakinarazten zaio epe hauek dituela zorpetutako zenbatekoak borondatezko epean ordaintzeko:
a) Iragarki hau hilaren 1etik 15era bitartean argitaratzen bada Estatuko Aldizkari Ofizialean, argitalpena egin den egunetik hurrengo hilaren 20. egunera arte edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera, eta
b) Iragarki hau hilaren 16tik azken egunera bitartean argitaratzen bada Estatuko Aldizkari Ofizialean, argitalpena egin den egunetik bigarren hilabeteko 5. egunera arte edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte.
Ohartarazten zaio, gainera, aipatu epeetan ordaindu ez diren zorrak premiamendu-bidean eskatuko direla, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Dirubilketa Erregelamenduaren 59. artikuluan ezarritakoa betez.
Zor honi buruzko edozein zalantza Osasuneko Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzaren egoitzan erantzungo da (Recalde zumarkalea 39A, Bilbao).
Jakinarazten diren likidazioen aurka egonez gero, errekurtso hauek jarri ahalko dira, baina ez biak batera:
1.– Tributuen Lege Orokorraren 223. artikuluan zehaztutakoaren arabera, likidazio hauen aurka berraztertzeko errekurtsoa jarri ahalko da jakinarazten diren likidazioak igorri zituen organoaren aurrean, hilabeteko epean, berau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
2.– Erreklamazio ekonomiko-administratiboa jarri ahalko da, aurreko paragrafoan aipatutako epe berean, Euskadiko Ekonomia Arduralaritzaren Epaitegian, Tributuen Lege Orokorraren 235. artikuluan eta Euskadiko Ekonomia-Arduralaritzako Epaitegia sortze eta eratzeari buruzko 14/1983 Dekretuan ezarritakoari jarraikiz.
Aurreko errekurtsoetako edozein jartzeak ez du etengo administrazio-egintza gauzatzerik. Salbuespena izango da, baldin eta errekurtsoa jartzeko unean zorraren zenbatekoa bermatuta badago, aurretik aipatutako Tributuen Lege Orokorrean zehaztutako baldintzetan.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun geratzeko argitaratzen da hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko abuztuaren 19a.
Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako zuzendaria,
OLATZ BOLINAGA MALLAVIABARRENA.
RSS