Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

173. zk., 2025eko irailaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
3835

IRAGARKIA, 2025eko abuztuaren 14koa, Bizkaiko Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita «Jata Gane Parke Eolikoa» izeneko proiektuaren eta haren ebakuazio-azpiegituraren aurretiazko administrazio-baimenaren eta ingurumen-inpaktuaren adierazpenaren eskaerak, Bakio, Lemoiz, Maruri-Jatabe, Mungia, Gatika, Derio eta Zamudio udal-mugarteetan (Bizkaia).

Euskal Autonomia Erkidegoan parke eolikoetako energia eolikotik energia elektrikoa ekoizten duten instalazioei baimena emateko prozedura arautzen duen maiatzaren 28ko 115/2002 Dekretuaren 7. artikuluan eta Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53.1. artikuluan ezarritako ondorioetarako, eta bat etorriz Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearekin eta Euskadiko Ingurumen Administrazioari buruzko abenduaren 9ko 10/2021 Legearekin, jendaurrean jartzen dira Jata Gane Parke Eolikoa eta ebakuazio-azpiegiturari dagozkien oinarrizko proiektua eta ingurumen-inpaktuaren azterketa.

Espedientea: 48-GE-Y-2023-00037.

– «Jata Gane Parke Eolikoa» proiektua, honetan datzana:

• Parke eolikoa, honela osatuta dagoena: 4,99 MW-ko bost aerosorgailu (hau da, guztira 24,95 MW-ko potentzia instalatua), dorre metereologiko bat, 30 kV-ko aerosorgailuen arteko interkonexioko azpiegitura eta horiek sekzionamendu-zentroarekin konektatzeko linea. Horiek guztiak Lemoiz, Bakio eta Maruri-Jatabeko udal-mugarteetan daude.

• Sortutako energia elektrikoa husteko azpiegitura, honela osatua:

– 30 kV-ko sekzionamendu-zentroa, Maruri-Jatabeko udal-mugartean.

– 30 kV-ko linea elektrikoa, sekzionamendu-zentroa eta ST Zamudio (I-DE) azpiestazioa lotzen dituena; horren luzera 11.300 m-koa izango da.

– Helburua: energia elektrikoa sortzea lurreko teknologia berriztagarri eolikoaren bidez.

– Eskatzailea: Arena Power Solar 9 SLU.

– Eskaeraren xedea: aurretiazko administrazio-baimena eta ingurumen-inpaktuaren adierazpena.

– Kokalekua: Bakio, Lemoiz, Maruri-Jatabe, Mungia, Gatika, Derio eta Zamudio udalerriak.

– Aurrekontua, guztira: 31.389.851,60 euro.

Proiektu honen aurretiazko administrazio-baimena emateko eskumena Bizkaiko Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Lurralde Ordezkaritzak dauka. Baimena jendaurrean agertu behar da, ingurumen-inpaktuaren azterketarekin batera, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. artikuluaren arabera.

Hori guztia argitara ematen da interesdunek eta, oro har, herritarrek dokumentazioa aztertu ahal izan dezaten Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Concha Jeneralaren kalea 23, 5. solairua, Bilbo) edo helbide honetan: https://www.euskadi.eus/energia-eta-meategi-inguruko-proiektuei-buruzko-informazioa/web01-a2energi/eu/

Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan egoki iritzitako alegazioak aurkeztu ahal izango dira idatzizko euskarri fisikoan (bi kopia) edo EAEko Administrazio Publikoaren erregistro elektroniko orokorraren bidez (https://www.euskadi.eus/erregistro-elektroniko-orokorra/web01-sede/eu/) edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan xedatutako moduan, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik 30 egun balioduneko epean.

Ohartarazten da pertsona juridikoak, nortasun juridikorik gabeko erakundeak eta urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14. artikuluan identifikatutako beste subjektu batzuk behartuta daudela administrazio publikoekin bitarteko elektronikoen bidezko harremana izatera, administrazio-prozedura baten edozein izapide egiteko. Hori dela-eta, aipatutakoek jendaurrean jartzeko izapide honetan egindako alegazioak nahitaez bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu behar dira.

Bilbao, 2025eko abuztuaren 14a.

Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Bizkaiko lurralde-ordezkaria,

M.ª JESÚS MARKAIDA URIARTE.


Azterketa dokumentala