Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

173. zk., 2025eko irailaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
3830

AGINDUA, 2025eko abuztuaren 28koa, Hezkuntzako sailburuarena, Lehen Hezkuntzan unitateak gehitzeagatik Pasaiako (Gipuzkoa) «Pasaia-Lezo Lizeoa» Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuari emandako baimena aldatzen duen 2025eko uztailaren 16ko Agindua aldatzeko dena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluak ezartzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bidez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta horiek zuzentzeak dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzea ekar badezake.

Era horretako huts bat aurkitu da Hezkuntzako sailburuaren 2025eko uztailaren 16ko Aginduaren testuan (2025eko abuztuaren 12ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 151. zk.). Agindu horren bidez Pasaiako (Gipuzkoa) «Pasaia-Lezo Lizeoa» Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuari baimena aldatu zitzaion Lehen Hezkuntzako lehen zikloan hiru unitate gehitzeagatik. Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

2025/3522 (2/2) orrialdean, honela dio:

«– Batxilergoa: 6 unitate, bakoitza 30 ikaspostuko edukierakoa.

– Hezkuntza berezia: gela ireki 1.»

Baina honela esan behar du:

«– Batxilergoa: 6 unitate, bakoitza 35 ikaspostuko edukierakoa».

Vitoria-Gasteiz, 2025eko abuztuaren 28a.

Hezkuntzako sailburua,

MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.


Azterketa dokumentala