Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

173. zk., 2025eko irailaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
3826

173/2025 DEKRETUA, irailaren 9koa, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoko kide izendatzen duena Maria Arantzazu González López andrea.

Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoari buruzko azaroaren 24ko 9/2004 Legearen 6.3 eta 7.2 artikuluetan ezarritakoari jarraituz, eta batzorde horrek jorratu behar dituen gaiei buruz duen gaitasun profesional egiaztatua kontuan hartuta, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2025eko irailaren 9an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau,

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoko kide izendatzea María Arantzazu González López andrea.

Vitoria-Gasteizen, 2025eko irailaren 9an.

Lehendakaria,

IMANOL PRADALES GIL.

Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua,

MARÍA UBARRECHENA CID.


Azterketa dokumentala