Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

173. zk., 2025eko irailaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
3825

172/2025 Dekretua, irailaren 9koa, Jaione Juaristi Sánchez andrea Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoko kide kargutik kentzea xedatzen duena.

Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoari buruzko azaroaren 24ko 9/2004 Legearen 8.2.d) artikuluak xedatzen duenez, funtzionario-izaera galtzea da batzordeko kideek kargua uzteko arrazoietako bat, eta, Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 64.1.c) artikuluan xedatutakoaren arabera, inguruabar hori gertatzen da, besteak beste, funtzionarioak erretiro osoa hartzeagatik.

Jaione Juaristi Sánchez andreak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean duen lanpostuan erretiroa hartu duenez, 2025eko irailaren 8tik aurrerako ondorioekin, bidezkoa da haren kargu-uztea formalizatzea, 9/2004 Legearen 8.3 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ondorioz, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2025eko irailaren 9an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Jaione Juaristi Sánchez andrea Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoko kidea kargutik kentzea eta egindako lanagatik eskerrak ematea.

AZKEN XEDAPEN BAKARRA

Dekretu honek 2025eko irailaren 8tik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2025eko irailaren 9an.

Lehendakaria,

IMANOL PRADALES GIL.

Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua,

MARÍA UBARRECHENA CID.


Azterketa dokumentala