
172. zk., 2025eko irailaren 11, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (121 KB - 2 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
3822
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Joko eta Ikuskizunen Gipuzkoako lurralde-bulegoko arduradunaren helarazte-idazkia, alegazioetarako, jakinarazpen honen hartzailearen aurka egindako sarbide-debekuaren eskaera bati buruzkoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen arabera.
Ezinezkoa izan da espedientea jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozeduraren urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Interesdunari jakinarazten zaio 10 egun balioduneko epea duela alegazioak egiteko, dokumentazioa aurkezteko eta, hala badagokio, prozeduran baliatu nahi dituen frogak proposatzeko.
Halaber, epe horretan, espedientea kontsultatu eta espedienteko dokumentuen kopiak eskuratu ahal izango ditu Eusko Jaurlaritzako Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz).
Eranskinean aipatzen den interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da hau, eta harentzat banakako jakinarazpenaren balioa izan behar du.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko abuztuaren 28a.
Joko eta Ikuskizunen zuzendaria,
NEREA ALDAY GARATE.
RSS