
172. zk., 2025eko irailaren 11, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (171 KB - 8 orri.)
- EPUB (531 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
3819
EBAZPENA, 2025eko abuztuaren 27koa, Hezkuntza Sailaren Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, zeinaren bidez arautzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntzako Ikuskarien kidegoan sartzeko Hezkuntzako sailburuaren 2024ko azaroaren 27ko Aginduaren bidez deitutako lehiaketa-oposizioan hautatutako izangaien praktikaldia.
Hezkuntzako sailburuaren 2025eko abuztuaren 12ko Aginduaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntzako Ikuskarien kidegoko praktiketako funtzionario izendatu ziren sailburu beraren 2024ko azaroaren 27ko Aginduaren bidez deitutako lehiaketa-oposizioan hautatutako izangaiak.
Aipatutako deialdiarekin bat etorriz, praktikak arautu eta kalifikazio-batzordearen osaera eta eskumenak zehaztu behar dira.
Ondorioz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntzako Ikuskarien kidegoko funtzionario izendatutako izangaien praktikak batzordeak kalifikatuko ditu. Hona batzorde horren osaera eta jardute-prozedura:
1.1.– Batzorde bakar bat eratuko da, Eusko Jaurlaritzako Lakuako zerbitzu zentralen egoitza izango duena, eta kide hauek izango ditu:
– Ikuskaritza nagusiko ikuskari bat; Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzak izendatuko du, eta batzordeburu gisa jardungo du.
– Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntzako Ikuskarien Kidegoko karrerako lau funtzionario. Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzak izendatuko ditu, eta kide gisa jardungo dute.
1.2.– Kalifikazio-batzordearen osaera Hezkuntza Sailaren web-orrian argitaratuko da: http://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-saila/
1.3.– Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. eta 24. artikuluetan abstentzioari eta ezespenari buruz ezarritakoa aplikatuko zaie kalifikazio-batzordeko kideei.
1.4.– Batzordeak izendatutako Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntzako Ikuskarien Kidegoko eskarmentua duten karrerako funtzionarioen tutoretzaren pean gauzatuko da praktikaldia.
Kalifikazio-batzordeak izendatuko du tutorea, lurralde bakoitzeko ikuskari buruaren proposamenez. Nolanahi ere, lurraldeko ikuskari buruaren proposamenez, kalifikazio-batzordeak ikuskari-tutore bakoitzari –edo azken batean baita zonaburuei ere–, praktiketako ikuskari bat edo gehiago esleitu diezaioke.
Praktikaldia gauzatzen den bitartean esleitutako tutoretza betetzea eragozten duen gorabeheraren bat gertatuko balitz, lurraldeko ikuskari buruak beste tutore bat proposatuko du adierazitako irizpideei jarraituz, eta kalifikazio-batzordeak izendatuko du.
1.5.– Tutorearen betebeharra izango da Hezkuntza Ikuskaritzari dagozkion egitekoak gauzatzearen inguruko aholkuak eta informazioa ematea praktiketako funtzionarioei, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Ikuskaritzaren ekainaren 28ko 98/2016 Dekretuan jaso bezala.
2.– Praktikaldiaren bukaeran, eranskinean jasotzen diren alderdiei dagokienez hautagaiak egindako lanaren balorazioa jasotzen duen txostena egingo du ikuskari-tutoreak, eta dagokion lurraldeburuari bidaliko dio.
Era berean, eranskinean jasotzen diren alderdiei dagokienez hautagaiak egindako lanaren balorazioa jasotzen duen txostena egingo du zonaburuak, eta dagokion lurraldeburuari bidaliko dio.
Azkenik, dagokion lurraldeburuak txosten horiek bidaliko dizkio kalifikazio-batzordeari. Lurralde- buruak uste badu komeni dela informazio berria ematea, txosten osagarri baten bidez adieraziko du; txosten hori tutorearen eta zonaburuaren txostenekin batera aurkeztuko da. Tutorearen edo zonaburuaren txostenen adierazleren batean balorazio negatiboak edo nahikoak ez direnean, txosten osagarri hori nahitaezkoa izango da, eta, gutxienez, ebazpen honen eranskineko adierazleei erreparatu beharko die.
Gainera, batzordeak izangaiei azken txosten bat eskatu ahal izango die; horretan, egindako irakasle-praktika autoebaluatuko eta izandako zailtasunak eta jasotako laguntzak baloratuko dituzte.
Txosten guztiak dagokion kalifikazio-batzordera bidaliko dira.
3.– Hautagaien ebaluazioa kalifikazio-batzordeak egingo du, honako honen arabera:
a) Ikuskari-tutoreak, zonaburuak eta, horrela badagokio, praktikaldia burutu den ikuskaritza-lurraldeko buruak, praktiketako funtzionarioaren jardunari buruz egindako txostenak.
b) Hautagaiaren azken memoria-txostena, kalifikazio-batzordeak eskatuz gero.
Ikuskari-tutorearen, zonaburuaren eta, horrela badagokio, praktikaldia burutu den ikuskaritza-lurraldeko buruaren txostenek honako hauek adierazi beharko dituzte: oinarri dituzten elementuak eta txostenak egiteko erabili dituzten agiriak.
4.– Egindako txostenak ikusita, kalifikazio-batzordeak hautagaiaren ebaluazioa egingo du, eta praktiketako funtzionarioen zerrenda igorriko dio Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzari, bakoitzari dagokion kalifikazioarekin batera.
5.– Praktiken kalifikazioa «gai» edo «ez-gai» izango da.
Hautatutako izangaiek «gai» kalifikazioa lortzeko, eranskinean aipatzen diren konpetentziak gainditu beharko dituzte. Ebaluazioa gainditzeko, beharrezkoa da gutxienez «ona» maila lortzea Eranskineko item guztietan. Haietako batean «ona» maila baino baxuagoa lortuz gero, ebaluazioa ez da gainditutzat joko.
«Ez-gai» gisa kalifikatutako praktiketako funtzionarioek kalifikazio horien gaineko helegiteak aurkez ditzakete, Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzari aldez aurretik jakinarazita, eta bost eguneko epean, jakinarazpena egiten den egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 76. artikuluan xedatutakoaren arabera. Epe hau igarota, Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzak ebazpena emango du, eta dagokion kalifikazio-batzordeari eta interesdunari igorriko zaio.
Bigarrena.– Kalifikazio-batzordeak hamar eguneko epean eratu beharko dira, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunetik aurrera. Kalifikazio-batzordeak osatzeko, kide guztiek egon beharko dute, Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzak baloratu beharko dituen zirkunstantzia berezirik gertatu ezean. Batzordea osatzeko ekitaldiaren akta egingo da, eta Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzari bidaliko zaio.
Hirugarrena.– Kalifikazio-batzordeak «gai» edo «ez gai» kalifikazioen behin betiko akta idatzi ahal izateko, batzordeburuak eta gainontzeko batzordekideen erdiak egon beharko dute. Edonola ere, batzordea eratu ondoren ezinbesteak bultzaturik edo ustekabeko arrazoiengatik batzordekideetako batzuk edo batzordeburua ezin badira agertu, Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzari eman beharko zaio horren berri eta behar dena erabakiko du.
Laugarrena.– Praktikaldiaren iraupena ikasturte batekoa izango da, eta ebaluatu ahal izango dira, ikuskaritzan sei hilabeteko benetako zerbitzuak egin ondoren. Eguneko lanaldia, gutxienez, bi herenekoa izango da.
Salbuespenezko kasuetan, praktiketako funtzionarioa aldi baterako ezintasun-egoeran, seme edo alabaren jaiotzagatiko, adopzioagatiko edo harreragatiko baimenean edo ezinbesteko beste kasu batean badago (salbuespenezko egoera aurreikusi gabea eta saihetsezina), eta, horren ondorioz, ezin badu praktika-fasea normaltasunez egin, eta kalifikazio-batzordeak hala baloratzen badu, praktikaldiak gutxienez hiruhileko bat baino gehiago iraun ahal izango du, eta iraupen horrek jarraitua izan beharko du. Salbuespenezko kasu horietan, gutxienez 2/3ko lanaldia egin beharko da egunean
Kalifikazio-batzordeak egingo duen azken aktan ebaluazioa egin behar zaien praktiketako ikus- kari guztiak eta beren kalifikazioak agertuko dira. Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzari bidaliko zaizkio praktikak ebaluatzeko akta horiek.
Ez-gaitzat jotzen diren izangaiak hurrengo promozioko hautatutakoekin hasi ahal izango dira lanean, praktika-fasea behin bakarrik errepikatzeko. Kasu horretan, sartuko den promozioko azken hautatuaren hurrengo tokia beteko dute. Hurrengo urterako ez bada deitzen Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntzako Ikuskarien Kidegoko hautaketa-prozesurik, praktika-fasea egingo dute ez-gaitzat jo zituzten ikasturtearen hurrengo ikasturtean.
Lanean hasten ez direnek edo bigarrenez ez-gai deklaratzen direnek galdu egingo dituzte Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntzako Ikuskarien Kidegoko karrerako funtzionario izendatzeko eskubide guztiak. Deialdia egin duen agintaritzak deklaratuko du eskubide horiek galdu direla, ebazpen arrazoitu baten bidez.
Bosgarrena.– Praktikaldian, praktiketako funtzionarioei azterketa medikuak egiteko eskatu ahal izango du Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzak, kalifikazio-batzordearen proposamenez, Hezkuntzako Ikuskarian behar bezala jarduteko baldintza fisiko eta psikikoak betetzen dituztela egiaztatzeko asmoz.
Seigarrena.– Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzari eskuduntzak ematen zaizkio, praktikaldi hau aurrera eramateko behar diren argibideak emateko.
Zazpigarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko helegitea jarri ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko abuztuaren 27a.
Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,
BLANCA MARÍA GUERRERO OCEJO.
RSS