
172. zk., 2025eko irailaren 11, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (97 KB - 1 orri.)
- EPUB (111 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3805
1632/2025 EBAZPENA, abuztuaren 4koa, Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Rubén Castaños Ortega jauna Zerbitzu Orokorretako azpitaldearen arduradun (Ikuztegi eta Sukalde Zerbitzua) izendatzen baita, izendapen askez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakaoko ESIan.
498/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi publikoa egin zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakaoko ESIko Zerbitzu Orokorretako azpitaldearen arduradunaren (Ikuztegi eta Sukalde Zerbitzua) lanpostu bat izendapen askez hornitzeko.
Batzordeak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Rubén Castaños Ortega jaunak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da pertsona hori Zerbitzu Orokorretako azpitaldearen arduradun (Ikuztegi eta Sukalde Zerbitzua) izendatzea, izendapen askez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakaoko ESIan.
Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan xedatutakoarekin,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Rubén Castaños Ortega jauna Zerbitzu Orokorretako azpitaldearen arduradun (Ikuztegi eta Sukalde Zerbitzua) izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakaoko ESIan.
Bigarrena.– Izendapen honek 2025eko abuztuaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Izendapenak egin dituen organoak edozein unetan kargugabetu ditzake, bere eskumen-ahalez, izendapen askeko sistemaren bidez izendatu dituen langileak. Kargutik kentzeak edo mugiarazteak honako hau eragingo du: langilea beste lanpostu funtzional batera lekualdatuko da, baina, edonola ere, interesdunak duen kategoriari dagozkion baldintzei eutsiko die. Hain zuzen, ezaugarri berberak dituen lanpostu bati atxikiko zaio eta, ahal dela, izendapena jaso aurretik bera zegoen antolakuntza- eta lurralde-eremu berberetan. Atxikitze horrek, hain zuzen, kargugabetze-dataren hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak, eta lanpostua hornitzeko eskatzen diren betekizun eta baldintza guztiak bete beharko ditu.
Laugarrena.– Interesdunari eta Barrualde-Galdakaoko ESIari ebazpen honen berri ematea.
Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Usansolo, 2025eko abuztuaren 4a.
Barrualde-Galdakaoko ESIko zuzendari-gerentea,
GEMMA FERNANDEZ PEÑALBA.
RSS