
171. zk., 2025eko irailaren 10a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (117 KB - 1 orri.)
- EPUB (100 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ARRASATEKO UDALA
3803
IRAGARKIA, Arrasateko Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren lehen aldaketa puntualari buruzkoa (Zalduspe).
Udaleko Osoko Bilkurak, 2025eko uztailaren 15eko bileran, besteak beste hauxe erabaki zuen:
1.– Arrasateko Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren lehenengo aldaketa puntuala izapidetzen hastea onestea.
2.– Herritarrek parte hartzeko plana eta programa onestea.
3.– Agiria osorik argitaratzea Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta webgunean; bi hilabetez egon beharko da. Bestalde, jendaurrean jarriko da lurralde historikoko aldizkarian eta lurraldean hedapen handiena duen egunkarian edo egunkarietan.
4.– Ekainaren 30eko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko 2/2006 Legearen 90. artikuluaren lehenengo paragrafoan ezarritako informazioa eta txostenak eskatzea honako hauei:
a) Eusko Jaurlaritzan eta Gipuzkoako Foru Aldundian babes zibilaren, ingurumenaren, kultura-ondarearen eta naturaguneen alorreko eskumenak dituzten organoei, jakiteko zeintzuk diren ingurumena, kultura-ondarearen babesa eta naturaguneak baldintzatzen dituzten arriskuak eta faktoreak, bai eta antolamenduak zeintzuk errespetatu behar dituen jakiteko ere.
Herritarrek parte hartzeko plana eta programa 2025eko uztailaren 30eko GAOn (zk.:144) argitaratu zen, eta www.arrasate.eus webgunean dago ikusgai.
Arrasate, 2025eko uztailaren 29a.
Alkatea,
MAIDER MORRAS AZPIAZU.
RSS