
171. zk., 2025eko irailaren 10a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (117 KB - 1 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
JUSTIZIA ETA GIZA ESKUBIDEEN SAILA
3801
IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Bilboko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegian bideratutako 164/2025 prozedura laburtuan interesdun direnak.
Bilboko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegian, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri da eta 164/2025 prozedura laburtuan izapidetzen ari da, honako hau dela-eta: «2025eko ekainaren 5eko Agindua (2025eko ekainaren 17ko BOE), Justizia eta Giza Eskubideen sailburuarena, zeinaren bidez behin betiko ebazten baita honako lekualdatze-lehiaketa arrunt hau: Justizia Administrazioaren Prozesu eta Administrazio Kudeaketako, Prozesu eta Administrazio Izapidetzeko eta Laguntza Judizialeko kidegoetako eta eskaletako funtzionarioen arteko plaza hutsetarako lekualdatze-lehiaketa arrunta, 2025eko urtarrilaren 16ko Aginduaren bidez iragarria».
Horregatik, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, egoki irizten badiote, Bilboko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegian ager daitezen, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko abuztuaren 21a.
Justizia Administrazioko zuzendaria,
MARÍA DOLORES MOVILLA RIVAS.
RSS