
171. zk., 2025eko irailaren 10a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (102 KB - 3 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
3791
81/2025 EBAZPENA, irailaren 5ekoa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratzen baita Pirinioetako Lan Elkartearen Partzuergoan Euskal Autonomia Erkidegoko ordezkari titularra eta bere ordezkoa izendatzeko Erabakia.
Gobernu Kontseiluak, 2025eko abuztuaren 28an egindako bilkuran, Pirinioetako Lan Elkartearen Partzuergoan Euskal Autonomia Erkidegoko ordezkari titularra eta bere ordezkoa izendatzeko Erabakia onartu zuen, eta behar bezalako publikotasuna emateko, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Pirinioetako Lan Elkartearen Partzuergoan Euskal Autonomia Erkidegoko ordezkari titularra eta bere ordezkoa izendatzeko Erabakiaren testua, zeina eranskinean jasota baitago.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko irailaren 5a.
Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,
JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.
ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN IRAILAREN 5EKO 81/2025 EBAZPENARENA
ERABAKIA, ZEINAREN BIDEZ PIRINIOETAKO LAN ELKARTEAREN PARTZUERGOAN EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ORDEZKARI TITULARRA ETA BERE ORDEZKOA IZENDATZEN BAITA
Eusko Jaurlaritza Pirinioetako Lan Elkartearen Partzuergoko kidea da, Andorrako Printzerriko Mugaz Haraindiko Lankidetzaren Erakundearekin, Akitania Berriko Eskualde Kontseiluarekin, Aragoiko Gobernuarekin, Kataluniako Generalitat-arekin, Okzitaniako Eskualdeko Kontseiluarekin eta Nafarroako Foru Gobernuarekin batera.
Pirinioetako Lan Elkartearen Partzuergoa nortasun juridiko propioa duen zuzenbide publikoko erakundea da, bere estatutuek arautua eta Espainiako ordenamendu juridiko publikoaren mende dagoena. Bere lurralde eremua hura osatzen duten eskualdeekin bat dator.
Partzuergoaren Estatutuetako 9.1 artikuluaren arabera, Batzorde Betearazlea da Pirinioetako Lan Elkartearen Partzuergoaren erabaki-organoa Osoko Bilkurak hartutako jarraibideak eta erabaki politikoak aplikatzeko.
Pirinioetako Lan Elkartearen Partzuergoaren Estatutuetako 9.2 artikuluak ezartzen duenez, Batzorde Betearazlea partzuergoko erakunde bakoitzaren ordezkari titularrak eta ordezkoak osatuko dute. Erakunde bakoitzak erabakiko du zein prozedura erabiliko den ordezkariok izendatzeko eta zenbat denborarako izendatuko diren ordezkariok.
Gobernu Kontseiluaren 2022ko irailaren 27ko Erabakiaren bidez, Ibon David Mendibelzua Madariaga kanpo harremanetarako teknikaria izendatu zen Pirinioetako Lan Elkartearen Partzuergorako Euskal Autonomia Erkidegoko ordezkari titular, Mikel Antón Zarragoitiaren ordez (82/2022 Ebazpena, 2022ko urriaren 4koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, EHAA 193.zenbakia, 2022ko urriaren 7koa).
Aurretik, 2022ko ekainaren 28ko Gobernu Kontseiluaren Erabakiaren bitartez, Ainara Jauregi Rekondo kanpo harremanetarako teknikaria izendatu zen Pirinioetako Lan Komunitateko Partzuergorako Euskal Autonomia Erkidegoko ordezko ordezkaria, Iñaki Serrano Lasaren ordez (60/2022 Ebazpena, uztailaren 6koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, EHAA 140. zenbakia, 2022ko uztailaren 20koa).
Kanpo Harremanen eta Euskadi Globalaren Idazkaritza Nagusiak proposatu du Euskal Autonomia Erkidegoak Pirinioetako Lan Elkartearen Partzuergoan dituen ordezkariak aldatzea.
Horregatik guztiagatik, Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18. artikuluan ezarritakoaren arabera, lehendakariaren proposamenez, eta dagokion eztabaida egin ondoren, Jaurlaritzaren Kontseiluak honako erabaki hau hartu du:
ERABAKIA
Lehenengoa.– Mikel Antón Zarragoitia, Europako Gaien zuzendaria, izendatzea Euskal Autonomia Erkidegoaren ordezkari titular Pirinioetako Lan Elkartearen Partzuergoan, Ibon David Mendibelzua Madariaga jaunaren ordez.
Bigarrena.– Arola Urdangarin Ferreira, Kanpo Harremanen eta Euskadi Globalaren Idazkaritza Nagusiko aholkularia, izendatzea Euskal Autonomia Erkidegoaren ordezko ordezkaria Pirinioetako Lan Komunitateko Partzuergoan, Ainara Jauregi Rekondoren ordez.
Hirugarrena.– Jaurlaritzaren Idazkaritzak agindua emango du erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko.
RSS