
171. zk., 2025eko irailaren 10a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (90 KB - 1 orri.)
- EPUB (97 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
SEGURTASUN SAILA
3787
AGINDUA, 2025eko abuztuaren 28koa, Segurtasuneko sailburuarena, Segurtasun Saileko behin-behineko langile baten kargu-uztea xedatzeko dena.
Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 30.5 artikuluan ezarritako aurreikuspenak aplikatuz, ondoren zehazten den kargu-uztea sinatzen dut:
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Olga Fernandino Urrutikoetxea andrea Euskadiko segurtasun publikoaren plana garatzeko aholkulariaren kargutik kentzea (5301 kodea, 1 dotazioa), Segurtasun Sailean beste kargu bat beteko baitu, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
Bigarrena.– Kargu-uzteak 2025eko abuztuaren 31tik aurrera izango ditu eraginak.
Hirugarrena.– Administrazio-bidea amaitzen duen agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo honi, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean, bi kasuetan agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko abuztuaren 28a.
Segurtasuneko sailburua,
BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.
RSS