
171. zk., 2025eko irailaren 10a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (93 KB - 1 orri.)
- EPUB (100 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
3786
AGINDUA, 2025eko abuztuaren 25ekoa, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuarena, zeinaren bidez xedatzen baita Jon Arregi Saavedra jauna Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saileko behin-behineko lanpostutik kentzea.
Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 30.5 artikuluan ezarritako aurreikuspenak aplikatuz, ondoren zehazten den kargu uztea sinatzen dut:
XEDATU DUT:
Lehenengoa.– Jon Arregi Saavedra jauna Saileko Erakunde Harremanetarako aholkulari kargutik (kodea: 5230; zuzkidura: 10) kentzea, zuzendari maila, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
Bigarrena.– Kargu uzteak 2025eko abuztuaren 31tik aurrera izango ditu ondorioak, eta azken egun hori ordainduko zaio.
Hirugarrena.– Administrazio bidea amaitzen duen Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo honi, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean, bi kasuetan agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko abuztuaren 25a.
Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburua,
MIKEL JAUREGI LETEMENDIA.
RSS