Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

169. zk., 2025eko irailaren 8a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
3777

IRAGARKIA, Azkoitiko udalerrian (Gipuzkoa), uren aprobetxamendu baten administrazio-emakidaren ebazpena argitaratzeko dena.

Espedientea: MCA-G-2023-0009.

Eskatzailea: Electra Berrizaun, SL.

Apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren bidez onartutako Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 116. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz (30eko BOE), jakitera ematen da, denek jakin dezaten, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren 2025-07-18ko Ebazpenaren bidez, eta horretarako hasitako espedientearen ondorioz, Electra Berrizaun, SL-ri baimena eman zaiola Urola ibaiaren 900 l/s-ko aprobetxamendurako administrazio-emakidaren ezaugarriak aldatzeko, Azkoitiko udalerrian (Gipuzkoa), Aizpurutxo zentral hidroelektrikoko aprobetxamendu hidroelektrikorako, Anadegi edo Añadegi errekastoaren hartune berri bat eta 6.000.000 m3-ko urteko bolumena sartzeko (Urola ibaiaren 5.870.400 m3 eta Anadegi edo Añadegi errekastoaren 129.600 m3).

Vitoria-Gasteiz, 2025eko uztailaren 22a.

Zuzendari nagusia.
EE (Ebazpena, 2025eko maiatzaren 23koa).

Aprobetxamenduen arduraduna,

ANABEL MONTILLA OLALDE.


Azterketa dokumentala