
169. zk., 2025eko irailaren 8a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (158 KB - 4 orri.)
- EPUB (291 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
3774
EBAZPENA, 2025eko uztailaren 22koa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, 2022ko maiatzaren 12ko Ebazpenaren babespean emandako dirulaguntzen zerrenda jendaurrean azaltzeko dena. 2022ko maiatzaren 12ko ebazpen horren bidez, energia-efizientzian, energia berriztagarrietan, garraioan eta mugikortasun efizientean inbertsioak egiteko laguntzen programaren oinarri arautzaileak onartu, deitu eta argitaratu ziren.
AURREKARIAK
2022ko maiatzaren 30eko EHAAn, 103 zenbakian, argitaratu zen Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2022ko maiatzaren 12ko Ebazpena, zeinaren bidez onartu, deitu eta argitaratu baitziren energia-efizientzian, energia berriztagarrietan, garraioan eta mugikortasun efizientean inbertsioak egiteko laguntzen programaren oinarri arautzaileak.
Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2 artikuluak dioenez, dirulaguntzak emateko eta haiek aldatzeko ebazpenak EHAAn argitaratuko dira, laguntzak eta dirulaguntzak ezartzen dituzten arauek beste era batera egiteko esaten dutenean izan ezik.
Goraxeago adierazitako guztiagatik eta Energiaren Euskal Erakundearen dirulaguntzari lotutako jardunak eskatzen duen publizitate printzipioa betetzeko xedez,
EBATZI DUT:
Energia-efizientzian, energia berriztagarrietan, garraioan eta mugikortasun efizientean inbertsioak egiteko laguntzen programaren babespean emandako dirulaguntzen zerrenda argitaratzea, honekin batera doan eranskinean jasoa.
Bilbao, 2025eko uztailaren 22a.
Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,
MIKEL AMUNDARAIN LEIBAR.
RSS