
169. zk., 2025eko irailaren 8a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (101 KB - 2 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
HEZKUNTZA SAILA
3771
AGINDUA, 2025eko abuztuaren 25ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez baimentzen baitzaie Naroa Larriba Tarrio andreari eta Egoitz Askasibar Garai jaunari titular diren Lehen Hezkuntzako maisu-maistren kidegoko lanpostuen eskatutako trukea.
Naroa Larriba Tarrio Hezkuntza Saileko Lehen Hezkuntzako irakasleen kidegoko karrerako funtzionarioa da, Musika espezialitatean, CEIP Alonsotegi HLHI ikastetxean. Egoitz Askasibar Garai Hezkuntza Saileko Lehen Hezkuntzako irakasleen kidegoko karrerako funtzionarioa da, Musika espezialitatean, CEIP Unkina HLHI ikastetxean.
Aplikatu beharreko indarreko araudia honako hau da: 11/2022ko Legea, abenduaren 1ekoa, Euskal Enplegu Publikoari buruzkoa; 2/1993 Legea, otsailaren 19koa, Euskal Herriko Autonomi Elkarteko Unibertsitatekoez kanpoko Irakaskuntzarako Irakasleen Kidegoei buruzkoa; 185/2010 Dekretua, uztailaren 6koa, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasle funtzionarioen lan-baldintzak arautzen dituen akordioa onartzeko dena; 1364/2010 Errege Dekretua, urriaren 29koa, estatu mailako lanpostu trukatzeak arautzen dituena irakasle kidegoaren barneko funtzionarioen artean; 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoetako Administrazio Prozedura Erkidearena eta Hezkuntza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 71/2021 Dekretua.
Urriaren 29ko 1364/2010 Errege Dekretuaren bigarren azken xedapenaren arabera, trukeen araubideari buruzko bere seigarren xedapen gehigarrian xedatutakoak ez du oinarrizko izaerarik, baina kasu honetan aplikagarria da, Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legean berariazko erregulaziorik ez dagoelako.
Bi eskatzaileek indarrean dauden lege-betekizunak betetzen dituztela aztertu ondoren, eta Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzak eskatuta, Hezkuntza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen azaroaren 19ko 381/2024 Dekretuaren 4. artikuluaren arabera, Bizkaiko Ikuskaritzako Lurralde Buruak aldeko txostena eman dio eskatutako trukea baimentzeari.
Kasu honetan, egiaztatuta dago eskatzaile biek betetzen dituztela indarrean dauden lege-betekizun guztiak, behin betiko destino gisa jardunean dauden plazak trukatzeko baimena emateko.
Ondorioz, eta Hezkuntza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 19ko 381/2024 Dekretuan xedatutakoa kontuan hartuta, honako hau
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Baimena ematea Naroa Larriba Tarriok eta Egoitz Askasibar Garaik eskatutako beren lanpostuen trukeari. Honakoak dira lanpostuak: hurrenez hurren, CEIP Alonsotegi HLHI eta CEIP Unkina HLHI ikastetxeetan, Musika espezialitatean, behin betiko dituzten Lehen Hezkuntzako maisu-maistren kidegoko lanpostuak.
Bigarrena.– Trukeak 2025eko irailaren 1etik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.
Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko abuztuaren 25a.
Hezkuntzako sailburua,
MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.
RSS