
168. zk., 2025eko irailaren 5a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (92 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3759
ERABAKIA, 2025eko abuztuaren 27koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluarena, Ente Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Asistentzia Sanitarioko zuzendaria izendatzea xedatzen duena.
Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 27. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren bidez onartutako Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialen 8.5.g) artikuluari dagokionez, Administrazio Kontseiluak honako erabaki hau hartu du:
ERABAKIA
Lehenengoa.– Koldo Berganzo Corrales jauna Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Asistentzia Sanitarioko zuzendari izendatzea.
Bigarrena.– Erabaki honek 2025eko abuztuaren 28tik aurrera izango ditu ondorioak, hargatik eragotzi gabe Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko abuztuaren 27a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluko lehendakaria,
ALBERTO MARTÍNEZ RUIZ.
RSS