Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

167. zk., 2025eko irailaren 4a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

PASAIAKO PORTUKO AGINTARITZA
3755

IRAGARKIA, 2025eko uztailaren 22koa, Pasaiako Portuko Agintaritzaren Administrazio Kontseiluko presidentearena, Pasaiako portuko Herrera kaiko 1. biltegia ustiatzeko Estibadora Algeposa SA enpresari baimena ematen dion Kontseiluaren Ebazpenari buruzkoa.

Pasaiako Portuko Agintaritzaren Administrazio Kontseiluak, 2025eko ekainaren 26ko ohiko bilkuran, irailaren 5eko 2/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Estatuko Portuen eta Merkataritzako Ontzidiaren Legearen testu bateginaren 78.3 artikuluak emandako eskumena baliatuz, baimena eman dio Estibadora Algeposa SA enpresari; hauek dira baimenaren ezaugarri nagusiak:

Baimenaren xedea: Pasaiako Portuko V. eremuan dagoen Herrera kaiko 1. biltegia ustiatzea, nekazaritzako elikagai ontziratu gabeak biltegiratzeko.

Emakidaren espazio-eremua: 2.524 m2-ko okupazioa.

Epea: Hiru urte.

Tasak:

a) Lursailen okupazio pribatiboagatiko tasa (OT):

(Ikus .PDF)

Eskainitako zenbatekoa, okupazio-tasaren osagarria: 2,75655 euro m2-ko eta urteko.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

b) Instalazioen okupazio pribatiboagatiko tasa (IT).

(Ikus .PDF)

c) Jarduera-tasa (JT).

Tasa hau Estatuko Portuen eta Merkataritzako Ontzidiaren Legearen testu bateginaren 183. artikuluaren eta hurrengoen babesean ezarri da, aipatutako manuan ezarritako mugen barruan.

(Ikus .PDF)

Lehiaketan eskainitakoaren arabera, gutxieneko trafiko-tasa 0,39 euro tonako izango da, eta 0,018 euro tonako tona gehigarri bakoitzeko.

Adjudikaziodunak lehiaketan eskainitako gutxieneko trafikoa urtean 49.218 tonakoa da.

Baimenaren titularrari aplika dakiokeen zigorra, lehiaketaren ondoriozko gutxieneko trafikora iristen ez bada, honako hau izango da:

Salgaiaren tasaren oinarrizko zenbatekoa (S) hirugarren salgai-taldearen koefizientearekin biderkatuta ateratzen den zenbatekoaren eta urte bakoitzean benetan manipulatutako trafikoa lehiaketaren ondoriozko gutxieneko trafikoari kenduta ateratzen den tona-kopuruaren arteko biderketaren emaitza.

Ulertuko da baimenaren funtsezko betebeharrak ez direla bete eta baimena iraungitzeko arrazoia izango da bi (2) urtez jarraian konprometitutako trafikoa ez lortzea, baldin eta, Portu Agintaritzaren iritziz, hori justifikatzen duen inguruabar garrantzitsurik edo ezinbesteko inguruabarrik ez badago.

Baimenaren indarraldiko edozein urtetan konprometitutako trafikoaren % 50a ez lortzea ere iraungitzeko arrazoia izango da.

Pasaia, 2025eko uztailaren 22a.

Presidentea,

IZASKUN GOÑI RAZQUIN.


Azterketa dokumentala