
167. zk., 2025eko irailaren 4a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (124 KB - 2 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
LANBIDE-EUSKAL ENPLEGU ZERBITZU PUBLIKOA
3752
IRAGARKIA, 2025eko abuztuaren 8koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Enpresen eta Ekintzailetzaren zuzendariarena. Horren bidez, itzultzeko ebazpenak jakinarazten dira (2022ko ekitaldian ekintzaileei laguntzak emateko deialdia).
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Enpresen eta Ekintzailetzaren zuzendariak zenbait itzultze-ebazpen eman ditu, ekintzaileei laguntzak emateko deialdiaren 31. artikuluarekin bat eginik. Laguntza horiek Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak onetsi zituen, 2022ko ekainaren 21eko saioan (2022-07-04ko EHAA).
Ezinezkoa izan da itzultzeko ebazpen horiek aurrez aurre jakinaraztea; horregatik, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.
Ebazpen hauek jakinarazten zaizkie interesdunei, eta adierazten zaie ebazpen honek ez duela amaitzen administrazio-bidea eta beraren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaiola Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren zuzendari nagusiari, ebazpen hau Estatuko Aldizkari Ofizialea argitaratu eta hurrengo egunetik hilabete igaro baino lehen.
Xede horretarako, jakinarazten da emandako ebazpenen testu osoa Lanbideren Zerbitzu Zentraletan (Vitoria-Gasteizko Jose Atxotegi kalea 1, 01009 helbidean) eskuragarri dagoela.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta haientzat jakinarazpena balitz bezala balioko du.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera sortuko ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko abuztuaren 8a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Enpresen eta Ekintzailetzaren zuzendaria,
MARÍA TERESA MARTÍNEZ GRANADO.
RSS