Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

167. zk., 2025eko irailaren 4a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
3746

AGINDUA, 2025eko abuztuaren 7koa, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, zeinaren bidez deklaratzen baita Virginia Díaz Rivas andreak goi-mailako kirolari izateari utzi diola.

Goi Mailako Kirolari buruzko uztailaren 20ko 203/2010 Dekretuak (Euskal Autonomia Erkidegoko Jarduera Fisikoari eta Kirolari buruzko martxoaren 30eko 2/2023 Legearen aurka ez doan guztian indarrean dagoena) 11. artikuluaren 1. apartatuko b) letran ezartzen duenez, goi-mailako kirolari, teknikari eta epaile izaera galtzen da hura emateko xedapen arauemaile horretan ezarritako baldintzaren bat gerora desagertzen denean, besteak beste, euskal herritar izaera politikoa ez izaten jarraitzea.

Uztailaren 20ko 203/2010 Dekretuaren 11. artikuluaren 2. apartatuan adierazten denez, kirolari, teknikari edo goi-mailako epaile izaera galtzeko, administrazio-espedientea eta ebazpen arrazoitua behar dira. Espediente hori kontraesanean izapidetu behar da, eta interesdunari entzunaldia eman behar zaio ebazpen-proposamena egin aurretik. Espedientea Eusko Jaurlaritzan kirol-arloko eskumena duen sailburuaren agindu bidez ebatzi behar da, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuta eta interesdunari jakinarazita.

Goi Mailako Kirolaren Ebaluazio Batzordeak entzunaldi-izapidea eman dio Virginia Díaz Rivas andreari, erroldatze-ziurtagiria edukitzeaz gain, Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri batean benetan bizi dela egiazta dezan. Virginia Díaz Rivas andreak informazioa eman eta Goi Mailako Kirolaren Ebaluazio Batzordeari eman ahal izan dio bere ohiko bizilekua egiaztatu ahal izateko egokitzat jo duen guztia.

Lortutako informazioan oinarrituta, eta, batez ere, Virginia Díaz Rivas andreak berak aurkeztutakoan eta adierazitakoan oinarrituta, Goi Mailako Kirolaren Ebaluazio Batzordeak proposatu dio Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari kirolari horrek goi-mailako kirolari izateari utz diezaiola. Virginia Díaz Rivas andreak Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri batean erroldatuta egotearen ziurtagiria izateaz gain, aipatutako kirolariak ez du egiaztatu – modu erreal eta eraginkorrean – lurralde horretan bizi denik, administrazio-auzotasuna arautzen duen administrazio-legeriarekin bat etorriz.

Horrenbestez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Goi-mailako Kirolaren Ebaluazio Batzordeak egindako proposamena ikusita, Virginia Díaz Rivas andreak goi-mailako kirolari izateari utzi diola deklaratzea.

Bigarrena.– Izaera galtzeak ondorioak izango ditu agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta interesdunari jakinarazten zaion egunetik aurrera.

Hirugarrena.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Laugarrena.– Argitara bedi Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, jende guztiak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko abuztuaren 7a.

Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

IBONE BENGOETXEA OTAOLEA.


Azterketa dokumentala