Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

166. zk., 2025eko irailaren 3a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

ESKORIATZAKO UDALA
3732

IRAGARKIA, 2025eko Enplegu Publikoaren Eskaintzari buruzkoa.

Alkatetzaren uztailaren 18ko Ebazpenaren bidez, Eskoriatzako Udalaren 2025eko Enplegu Publikoaren Eskaintza hau onetsi da:

FUNTZIONARIOAK

• Izena: H@ZI/Idazkaritza administraria.

Hutsik dauden lanpostuak: 1

Azpieskala: administrazioa

Eskala: administrazio orokorra

Taldea: C1

Titulazio-maila: Batxilergoko titulua edo teknikari-titulua edo baliokidea

Txanda: irekia

Lanpostua betetzeko era: lehiaketa-oposizioa

Hizkuntza-eskakizuna: C1

Derrigortasun-data: 2021-01-26

• Izena: Zerbitzu ekonomikoetako erdi-mailako teknikaria.

Hutsik dauden lanpostuak: 1.

Azpieskala: teknikoa

Eskala: administrazio berezia

Taldea: A2

Titulazio-maila: Zientzia ekonomikoetan diploma edo gradu baliokidea

Txanda: irekia

Lanpostua betetzeko era: lehiaketa-oposizioa

Hizkuntza-eskakizuna: C1

Derrigortasun-data: 2012-12-20

• Izena: Liburutegi-arduraduna.

Hutsik dauden lanpostuak: 1.

Azpieskala: teknikoa

Eskala: administrazio berezia

Taldea: A2

Titulazio-maila: Informazioan edo Dokumentazioan diploma edo gradu baliokidea

Txanda: barne-sustapena

Lanpostua betetzeko era: lehiaketa-oposizioa

Hizkuntza-eskakizuna: C1

Derrigortasun-data: 2002-01-10

Erabaki honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Alkatetza honi, hilabeteko epean, erabakia argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ere jarri ahal izango da, Administrazioarekiko Auzietarako Donostiako Epaitegian, bi hilabeteko epean, jakinarazpena egiten denetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 30., 114-c. eta 112.3. artikuluetan eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren13ko 29/1989 legearen 8., 10. eta 46. artikuluetan ezarritakoaren arabera.

Berraztertze-errekurtsoa jartzea aukeratuz gero, ezingo da administrazioarekiko auzi-errekurtsorik jarri berraztertze-errekurtsoaren berariazko erabakia jakinarazi arte edo errekurtsoa jarri eta inolako jakinarazpenik jaso gabe hilabete igaro arte, ordutik aurrera administrazio-isiltasunez ezetsi dela ulertu ahal izango baita.

Hori guztia gorabehera, bidezkotzat jotzen den beste edozein errekurtso aurkeztu ahal izango dute.

Eskoriatza, 2025eko uztailaren 22a.

Alkatea,

EDORTA ZUBIZARRETA ALEGRIA.


Azterketa dokumentala