Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

166. zk., 2025eko irailaren 3a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

SEGURTASUN SAILA
3728

168/2025 DEKRETUA, abuztuaren 28koa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako Administrazio eta Zerbitzuen zuzendaria kargutik kentzeko dena.

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18.j), 26.6 eta 29. artikuluetan ezarritakoaren arabera, Segurtasuneko sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2025eko abuztuaren 28an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Amaya Angulo Garzaro andrea Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako Administrazio eta Zerbitzuen zuzendariaren kargutik kentzea, berak hala eskatuta, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu honek 2025eko abuztuaren 31tik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2025eko abuztuaren 28an.

Lehendakaria,

IMANOL PRADALES GIL.

Segurtasuneko sailburua,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.


Azterketa dokumentala