
166. zk., 2025eko irailaren 3a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (92 KB - 1 orri.)
- EPUB (101 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
SEGURTASUN SAILA
3727
167/2025 DEKRETUA, abuztuaren 28koa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia kargutik kentzeko dena.
Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18.j), 26.6 eta 29. artikuluetan ezarritakoaren arabera, Segurtasuneko sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2025eko abuztuaren 28an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau
XEDATZEN DUT:
Artikulu bakarra.– Miren Dobaran Urrutia andrea Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiaren kargutik kentzea, berak hala eskatuta, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
AZKEN XEDAPENA
Dekretu honek 2025eko abuztuaren 31tik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2025eko abuztuaren 28an.
Lehendakaria,
IMANOL PRADALES GIL.
Segurtasuneko sailburua,
BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.
RSS