Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

164. zk., 2025eko irailaren 1a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

MENDINET, LANDA GARAPENAREN AURRERAPENERAKO ELKARTEA
3712

IRAGARKIA, 2025eko uztailaren 30ekoa, Mendinet Landa Garapenaren Aurrerapenerako Elkartearena, 2025eko LEADER laguntzen deialdia noiz argitaratuko den jakinarazteko dena.

Iragarki honen helburua da jakinaraztea 2025eko irailaren 9an argitaratuko dela LEADER ikuspuntuko Partaidetzazko Toki Garapeneko Estrategiaren xedeak betetzera bideratutako laguntzen deialdia, Nekazaritza Politika Erkidegoaren Plan Estrategikoak (NPEPE) xedatutakoaren arabera. Partaidetzazko Toki Garapeneko Estrategia Landaren eta Itsasertzaren Garapena eta Europar Politikako zuzendariak 2023ko abuztuaren 25ean hartutako Ebazpenaz onartu zen eta Nekazaritzako Politika Erkidegoaren Plan Estrategikoa 2023-2027, berriz, Europako Batzordeak 2022ko abuztuaren 31n hartutako Ebazpenaz (6017 azkena).

Hauek dira deialdi honen xede diren neurriak:

I.– Ekintzailetza eta barne ekintzailetzako neurria.

II.– Nekazaritzakoak ez diren enpresetan eta nekazaritza dibertsifikatzeko inbertsioetan laguntzeko neurria.

III.– Besteren konturako langileak kontratatzeko neurria.

IV.– Guneak egokitzeko neurria.

Deialdi honen babesean ematen diren laguntzak itzuli beharrik gabekoak izango dira.

Deialdiari lotutako baliabide ekonomikoak 6.245.430,00 euro dira. Deialdi honetan aurreikusitako laguntzak Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura ordainduko dira, Europako Batzordeak 2023-2027 NPEPEn onartutako finantzaketa osagarri gehigarri gisa.

LEADER dirulaguntzak | Mendinet Tokiko Ekintza Taldea.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko uztailaren 30a.

Mendineteko jarduneko presidentea,

AITZIBER ANSOTEGI DERTEANO.


Azterketa dokumentala