
164. zk., 2025eko irailaren 1a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (125 KB - 2 orri.)
- EPUB (111 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
LANBIDE-EUSKAL ENPLEGU ZERBITZU PUBLIKOA
3711
IRAGARKIA, 2025eko abuztuaren 8koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Enpresen eta Ekintzailetzaren zuzendariarena. Horren bidez, itzultzeko prozedurak hasteko erabakiak jakinarazten dira (2024ko ekitaldian ekintzaileei laguntzak emateko deialdia).
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Enpresen eta Ekintzailetzaren zuzendariak itzultzeko prozedurak hasteko erabakiak eman ditu, ekintzaileei laguntzak emateko deialdiaren 31. artikuluarekin bat eginik. Deialdia Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak onetsi zuen, 2024ko apirilaren 23ko saioan (2024-05-04ko EHAA).
Ezinezkoa izan da itzultzeko prozedurei hasiera emateko erabaki horiek aurrez aurre jakinaraztea; horregatik, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.
Interesdunek hamabost egun balioduneko epea dute, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, beren eskubideen alde komeni zaiena aurkezteko eta alegatzeko Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Enpresen eta Ekintzailetzaren Zuzendaritzan (José Atxotegi kalea 1, 01009 Vitoria-Gasteiz), bai zuzenean, bai Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan aurreikusitako edozein bitartekoren bidez. Ohartarazten zaie, hala egin ezean, ebazpen baten bidez amaituko dela prozedura, eta, ez-betetzea egon dela uste bada, jasotako zenbatekoak itzuli beharko dituztela.
Xede horretarako, jakinarazten da aipatutako prozedurari hasiera emateko erabakien testu osoa Lanbideren Zerbitzu Zentraletan (Vitoria-Gasteizko Jose Atxotegi kalea 1, 01009 helbidean) eskuragarri dagoela.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta haientzat jakinarazpena balitz bezala balioko du.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera sortuko ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko abuztuaren 8a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Enpresen eta Ekintzailetzaren zuzendaria,
MARÍA TERESA MARTÍNEZ GRANADO.
RSS