Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

164. zk., 2025eko irailaren 1a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ELANKIDETZA-LANKIDETZARAKO ETA ELKARTASUNERAKO EUSKAL AGENTZIA
3710

EBAZPENA, 2025eko ekainaren 25ekoa, eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako zuzendariarena, zeinaren bidez ebazten baita garapenerako lankidetza-programen identifikazio-faserako laguntzen deialdia, 2025erako.

Azaroaren 28ko 180/2023 Dekretuak Garapenerako lankidetza-programetarako laguntzak arautzen ditu (2024ko urtarrilaren 12ko EHAA, 9. zk.).

ELankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako zuzendariaren 2025eko martxoaren 18ko Ebazpenaren bidez, garapenerako lankidetza-programen identifikazio-faserako laguntzak emateko deialdia egiten da, 2025. urterako (apirilaren 4ko EHAA, 66. zk.).

Ikusirik deialdiaren 13. oinarriaren bidez hartarako izendatutako balorazio-batzordeak laguntzak emateko egindako proposamena, eta eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziaren Koordinazio Zerbitzu Teknikoak laguntza-eskabideen balorazioa eta azterketa teknikoa eginik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ebazpen honen I. eranskinean jasotako entitateei ematea eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako zuzendariaren 2025eko martxoaren 18ko Ebazpenaren bidez deitutako laguntzak (Ebazpen horren bidez, garapenerako lankidetza-programen exekuzio-faserako laguntzen deialdia egiten da, 2025erako), eranskin horretan aipatutako zenbatekoan eta baldintzetan.

Bigarrena.– Laguntza-eskabideetan atzera egin izana onartzea II. eranskinean ageri den entitateari.

Hirugarrena.– III. eranskinean ageri diren entitateen laguntza-eskabideak baztertzea, eranskinean bertan ematen diren arrazoiengatik.

Laugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, herritar oro jakinaren gainean egon dadin.

Bosgarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako Lehendakaritzari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu eta hiru hilabetean ebazpena eman ez bada, errekurtsoa ezetsitzat joko da, eta zabalik geratuko da administrazioarekiko auzibidea.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko ekainaren 25a.

eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako zuzendaria,

FRANCISCO JAVIER CORTÉS FERNÁNDEZ.

I. ERANSKINA
DIRUZ LAGUNDUTAKO ESKABIDEAK
(Ikus .PDF)
II. ERANSKINA
ESKATZAILEEK ATZERA EGIN DUTE ESKABIDEAN
(Ikus .PDF)
III. ERANSKINA
BAZTERTUTAKO ESKAERAK
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala